Gabiriar dantzariak Zarautzen, eta Zaragozan

Posted: 2011/09/05 in Dantza, Kultura
Etiketak: , , , ,

Goruntz dantza taldeak ekin dio lanurteari, urteurreneko ospakizunak eta udako jaietako saioak atzean utzi eta gero. Iraileko lehen asteburu hau, esaterako, lantsua izan dute. Atzo Zarautzen izan ziren dantza taldeko haurrak, hango Dantzari Txiki egunean partaide. Euskal Jaiak ospatuko dituzte ostiralean kostaldeko herri horretan, eta aurreko urteetan bezala, atzoko ere gabiriarrak gonbidatu zituzten. Zumarragako, Mutrikuko, Foruko eta Oñatiko dantza taldeak ere izan ziren, baita Zarauzko biak ere.

Goizean Zarautzera iritsi, eta Munoa plazan elkartu baziren ere, euri itxura zegoenez, Antoniano kiroldegira joan ziren guztiak. Haren aterpean egin zuten eguerdiko saioa guztiek. Arratsaldean Iñurritzako zelaian erromeria egin zuten.

Asteburuak utzi duen dantza albiste bakarra ez da hori izan. Goruntzeko lau kide Zaragozan (Aragoi, Espainia) izan dira astebukaeran, Urretxuko Lurra dantza taldearekin joanak. Musikari lanetan jardun dira, Zaragoza hiribiruan ospatzen ari den nazioarteko dantza eta folklore jaialdi batean. Larunbat gauean egin zuen Lurrak —eta gabiriar musikariek— ikuskizuna. Akordeoia, trikiti-panderoak eta perkusioa jo dituzte herrikoek.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s