Jende ugari San Lorentzo eguneko ekitaldietan

Posted: 2011/08/12 in Festak, Gizartea, Lehiaketak
Etiketak: , , , , , , ,

Abuztuaren 10ean, asteazkena, ospatu zuten Zuazola inguruan San Lorentzo eguna. Goizeko mezatik hasi, eta gaueko auzo afarira jende asko inguratu zen, egitarauan zeuden bateko eta besteko ekitaldiek erakarrita.

Meza, ohi bezala, Koldo Sarasola apaizak eman zuen San Lorentzo santuaren irudia dagoen kaperan. Gero ehundik gora lagun elkartu ziren Korta jatetxean, hamaiketakoa egiteko. Bazkaltzen ere ehun bat lagun geratu ziren, San Lorentzo eguneko menu berezi eta guzti. Eguraldi apartarekin joan zen egun osoa.

Arratsaldean jokatu zen mus txapelketa, afal garaira arte luzatu zena. Izan ere, egundoko partaidetza jendetsua eduki zuen deialdiak. 40 bikotek eman zuten izena, 80 muslari denera. Eta hori 41. bikoteak ezin izan zuela apuntatu, beranduegi iritsi zirelako izena ematera. Zumarragako Javier-Viki bikoteak irabazi zuen lehia luzea, finalean Gabino Murua-Emiliano Mujika auzotarrei ozta-ozta irabazita. Hirugarren Maitane Agirre eta Mikel aztiriarrak geratu ziren.

Azkenik, afaltzen 80 bat auzotar eta gabiriar bildu ziren. Ondorenean, eta ohiturari segita, auzoko helduenari egiten zaion omenaldiaren tartean, Irubideko Gabriel Galdosek jaso zuen oroigarria, jatetxekoek emana, eta herrikideen txalo zaparrada. Bertsotan Julio Soto, Xabier Euzkitze eta Iñaki Murua aritu ziren, eta trikiti-panderoak jotzen Etxeberritxo eta Larraizko trikitilaria.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s