Kea ahots koruak kontzertua egingo du asteartean Gabirian, Argentinara bidaian joan aurretik

Posted: 2011/07/31 in Kontzertuak, Kultura, Musika
Etiketak: , , , , , , ,

Hamahiru abeslarik osatutako Euskal Herriko Kea ahots ‘ensemble’ koru taldeak kontzertua egingo du etzi, asteartea, Gabirian. Andre Mari Jasokundearen elizan egingo dute kantaldia, 20:00etatik aurrera. Sarrera irekia eta doanekoa da entzutera joan nahi duten guztientzat. Kea ahots taldea Argentina hegoaldera joango da abuztuaren hasieran, eta, hain zuzen, Gabiriako kontzertua izango da irten aurretik emango duten azkena.

Kea ahots taldeko hamahiru kideak, tartean Xabier Barriola herrikidea. Arg.: Kea

Xabier Barriola herrikidea da koruaren kideetako bat. 1997an sortu zuten Kea taldea, “ahots ensemble” korua. Abesbatzen errepertorio garaikidea jorratzen du. Musikagile gazteen lanak zabaltzea du helburuetako bat, baita azkeneko mendeko koru-musika hedatzea ere. Hamalau urteko ibibildean emaitza oparoak eta nazioarteko esperientzia jasoa lortu du Keak. Espainian jaialdi garrantzitsuenetan aritu izan da, Cagliarin, Porto-Torresen (Sardinia), Châteaurouxen eta Normandian (Frantzia), Maasmechelen (Belgika)… parte hartua da, askotan sariak jasoa ere bai.

Diskografia alorrean ere jardun du, eta hainbat CD ditu argitaratuta. Bacri, Daniel-Lesur, Jennefelt, Castán, Azurza, Bello-Portu, Luis de Pablo eta Sandström musikagileen lanak bildu dituzte diskoetan.

Gabiriako kontzertuaren ondoren Argentinan Koru Musikako 9. Simposiumean parte hartuko du Keak, Puerto Madryn-en. Koru Musikarako Nazioarteko Federazioak antolatzen du bilkura hori, eta munduko 25 koru aukeratuetako bat da Kea simposiumean abesteko.

Enrique Azurza du gaur egun zuzendari. Haren gidaritzapean, honako abeslariek kantatuko dute etzi Gabiriako elizan: Miren Garikano, Ana Otxoa eta Maria Jesus Ugalde (sopranoak); David Azurza (kontratenorea); Isabel Lakar eta Arantxa Irazusta (kontraltoak); Javier Alberdi, Aitor Ezeiza eta Xabier Barriola (tenoreak); Josu Lopez Soraluze eta Jorge Apodaka (baritonoak); Xabier Sarasola eta Pablo Azpeitia (baxuak).

Aukeratu duten errepertorioa, hauxe:

  • ‘Ave Maris Stella’, Javier Busto (1949an jaioa).
  • ‘Trahe me post te’, Alfredo Aracil (1954).
  • ‘Amica mea’, Marcos Castán (1972).
  • ‘P.A.X.’, Aurelio Edler (1976).
  • ‘Three choral graffiti (2011)’: 1. ‘Doctor, I hear voices’; 2. ‘Upstairs, oh! Downstairs’; 3. ‘Spray Christus’.
  • ‘Cantos del Agua’, Dante Andreo (1949).
  • ‘Llanto por Martín Zalacaín’, Javier Bello-Portu (1920-2004): Tres canciones sentimentales: ‘Ostiraletan duzu’, ‘Berceuse de Reparacea’, ‘Plainte de la jeune cháteleine’. Tres canciones alegres: ‘Donostiaco damachoac’, ‘Buba ñiñaño’, ‘Lastozko zubiya’.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s