Kirol auto klasikoen Azpeitiko VIII. Rallya Gabiriara iritsiko da bihar

Posted: 2011/07/22 in Kirola, Lasterketak
Etiketak: , , , , , ,

Bihar, larunbata, garai bateko kirol autoak herriko errepideetan ikusteko parada izango da. Azpeitiko VIII. Rallya, klasiko deportiboena, Gabiriara iritsiko da arratsaldean, lehen etapari bukaera eman eta bigarrena hasi aurreko tartean. Lagun Artea eskuderiak antolatu du, zortzigarren aldiz. Gabiriako Rallysprinta antolatzen duen elkarte berak, hain zuzen.

Kirol auto klasikoen Azpeitiko VIII. Rallyaren kartela. Arg.: Lagun Artea

 

Bi egun hartuko ditu klasikoen rallyak. Errepide arruntetan barrena ibiliko dira, trafiko irekiaren artean; baina abiadura mugatuta, bai gutxienekoa, bai gehienekoa. Bihar 16:20an hasiko da rallya, eta banan-banan aterako dira kirol auto zaharrak Azpeitiko epaitegien plazatik.

Gabirian 20:00ak aldera sumatuko da rallyaren etorrera, Ormaiztegi aldetik. Korta jatetxean afalduko dute partaideek, 21:30ean. Lasterketa kontrolatuari 23:00etan berrekingo diote atzera. Legazpirantz jarraituko dute, Kamiño Zarretik. Azpeitiara 01:30ean iritsi, eta orduan bukatuko da lehenengo etapa. Bigarren jardunaldia igande goizean hasiko da, eta Azpeititik Bergarara joan-etorria egingo dute, bazkal aurretik leku berean bukatzeko. Denera 400 kilometro osatuko dituzte, horietatik %80 erlojupean. Gipuzkoako mendate ugari igaroko dituzte: Urraki, Errezil, Etumeta, Mandubia, Garin, Atagoiti,…

Kirol auto klasiko bat, BMWa, Gabirian gora 2007ko rallyan. AMM

 

Kotxe klasiko deportiboen Azpeitiko rallyak urtero egiten du geraldia Gabirian. Horrenbestez, edizio guztietako parte-hartzaileak eta autoak herriko errepideetan ikusteko aukera izaten da. Baita aurten ere. Aurten, autorik zaharrena 1961eko Alfa Romeo Giulietta bat izango da, frantziarrek gidatua. 1967ko MG bat, 1970eko hamarkadako BMWak, Seat 124ak, Porsche 924ak, Renault 8, 12 eta 5ak, Seat 127 bat, Mini 1275 bat… ‘Berriagoen’ artean, 80ko urteetako  Lancia Autobianchi bat, Audi Coupe GT bat, 83ko Golf GTIa eta Kadett GTa… Altxor ibiltariak denak ere. Guztira hogeita hamar bat auto izango dira.

Partaideak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s