Herri giroko apustu bitxia prestatu dute Alegian larunbaterako, Madalena jaietan

Posted: 2011/07/19 in Festak, Gizartea
Etiketak: , , , , , , ,

Alegiako jaiak ostiralean eta larunbatean ospatuko dituzte, uztailak 22-23. Iaz segalari-desbrozadoredunen arteko desafio ikusgarria bezala, aurtengo ere proba bitxia antolatu dute alegiarrek. Larunbat arratsaldean izango da, 18:30ean hasita. Bost lan edo joko egin beharko dituzte, baserri munduarekin lotuak: behia jetzi, astoan baldekada ura eraman, lera, ardiak bildu, eta sokatiran.

Bi talde osatuko dituzte, elkarren aurka aritzeko. Lehenbiziko bi partaidek behi bana jetziko dute, eskuz. Abileziaren arabera, 5 eta 10 litro nork lehenago atera izango da lana. Jarraian, asto proban, taparik gabeko baldeetan alde batetik bestera ura eraman beharko dute, abereen gainean, 25 litro osatu arte. Hirugarren saioa lera proba izango da: 40 lasto fardo plazaren alde batetik bestera garraiatu beharko dituzte, lerarekin. Hurrena, zortzi ardi esparrura sartu beharko ditu talde bakoitzak, txakurren laguntzarik gabe. Azkenik, sokatiran neurtuko dituzte indarrak.

Lehenago ere apustu tankerako ikuskizunak egin dituzte Alegian. Iazko belar ebakitze ekitaldi arrakastatsuaz gain —200 bat ikusle bildu zen—, 2008ko abenduan behi jezte apustua ere egin zuten bi lagunek. Orduan aise gailendu zen bietako bat, 11 litro 3ren parean jetzita. Larunbatean errebantxa ikusteko modua izango da, bi protagonista haien artean.

Berasategi eta Goitia, 2008ko abenduan, Gorotzoene baserriko ukuiluan behiak jezten.

Gainontzean, ekitaldi askoz gehiago izango dira Alegiako Madalena jaietan (egitarau osoa ikusteko, hemen). Nabarmentzeko modukoa da ostiral arratsaldea ere: sagardo dastaketa egingo dute, 19:30etik aurrera. Gero Dantzaki dantza eskolako taldearen erakustaldia izango da, eta afaria mokadua egiteko aukera jarriko dute, oilasko erreak salduta. Gauean Joselu Anaiak taldeak girotuko du Alegia, ohitura den bezala (aurten egun bakarrean ariko dira).

Alegiako Madalena festetarako atera duten kartela:

Alegiako jaiak 2011 kartela

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s