Omenaldi hunkigarria egin diete aztiriarrek auzoko bi helduenei

Posted: 2011/07/18 in Ekitaldiak, Gizartea
Etiketak: , , , , , , ,

Iaz hasitako ekimenarekin jarraituz, Aztiriko bizilagunek auzoko bizilagun edadetuena omendu dute. Atzo izan zen ekitaldia, festetako egun hornituenean. Aztiriar helduenak ezin izan zuen bertan egon, ezinduta dagoelako. Lizardi Garakoa baserriko Juanita Alustiza gogoan izan dute, hala ere. 97 urte ditu, eta haren izenean Pilar Agirre alabak jaso zuen oroigarria.

Aztiriko adinekoenei omenaldia.

Bigarren adinekoena bai, omenaldian zen eta txaloz eskertu zien auzokideei omenaldia, esker oneko. Legorburu baserriko Ramona Arriolak, 90 urterekin, bi neska-mutikoren eskuetatik jaso zuen, adeitsu, lore sorta. Familiakoek inguratuta ikusi zuen Goruntz dantza taldeko dantzariek eskaini zioten ohorezko aurreskua, plazako pagopean zutik eta lerden.

Ramona Arriola omendua, sendikoak, eta Juanita Alustizaren familiartekoak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s