Sergio Santamariak irabazi du Aztiriko Igoera txirrindulari proba

Posted: 2011/07/17 in Kirola, Lasterketak
Etiketak: , , , , , ,

Errenteriako Laguntasuna taldeko Sergio Santamariak irabazi zuen larunbat arratsaldean Aztiriko 21. Txirrindulari Igoera. Junior edo jubenil mailako gazteentzat probak 89 kilometro gogor zituen, eta irabazleak 2 ordu, 40 minutu eta 9 segundoan geratu zuen kronoa Aztiriko gainean. Adrian Muriel taldekideak sartu zen ondoren, 11 segundora, eta Sumofic-eko Hodei Orobengoa hirugarren, 17 segundora.

Tropela erabat hautsita iritsi zen Aztiriara. Banaka-banaka ailegatu ziren proba bukatzea lortu zuten 20 txirrindulariak helmugako pankartapera, Aztiri-Bat elkartearen aurretxoan kokatua. Izena emanda 40 gazte zeuden.

Juniorretako lehen eta bigarren urtekoek parte hartu zuten. Lehen urtekoen artean Adrian Muriel izan zen onena, Mikel Garaialde beasaindarra bigarrena eta Josu Urrestarazu hirugarrena. Taldeka, berriz, Caja Rural talde goierritarra nagusitu zen, Fullgas.org (19:20 minutura) eta Sumofic-ek (33:56ra) aurretik. Caja Ruralek lau txirrindulari sartu zituen lehen zortzi sailkatuen artean.

Aztiriko 21. Igoeraren sailkapenak:

Aztiriko Igoera 2011 emaitzak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s