Udal batzordeen funtzionamenduaz zalantzak agertu ditu Gabiria Aurrera taldeak

Posted: 2011/07/15 in Politika
Etiketak: , , , , , , , ,

Gabiriako Udalerako bost batzorde osatzeko asteleheneko osoko bilkuraren ondoren, Gabiria Aurrera udal taldeak funtzionamenduaz eta erabakitzeko ahalmenaz zalantzak agertu ditu gaur bere blogean, batzarraren balorazioa eta erabakien xehetasunak emateaz gain. Taldeak “garbi ez” du ikusten funtzionamendua, eta batzordeetan landutakoak erabaki izaera edukitzearen ordez ahalmen hori udalekoek izan beharko luketela esan du, “ez batzorde bakoitzak banaka”. “Erabakiak udal taldeak geure bileretan hartzea komeni dela pentsatzen dugu”. Horrez gain, “ondo lan egin eta funtzionatzeko” batzordeen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela dio Gabiria Aurrerak.

Udalaren bost batzordeetan parte hartzeko deialdia irailean zabalduko zaie herritarrei. Gabiria Aurreraren komunikatuan, alkatearen esanak aipatuz, dio batzordeetan parte hartzea “guztiz irekia” izango dela, kide kopuruan mugarik gabe. Batzordekideek “edozein momentutan” sartu edo irten ahalko lukete, eta batzar horiek erabakitzeko ahalmena edukiko lukete, Gabiria Aurrerak azaldu duenez.

Bestetik, Ostatuko zerbitzuaren esleipena urte honen azkenera arte luzatu da, eta jarraian kudeaketa lehiaketara ateratzea “komeni” dela dio udal taldeak, “legea betetze aldera”.  Ekainaren 30ean bukatzen zen indarrean zegoen hitzarmena, eta beste sei hilabeterako luzatu du orain udalak, 2011ko abenduaren 31 arte. Ostatuaren goiko solairuan obra batzuk egiteko diru laguntza eskatuta dago, eta horren erantzuna jaso eta erabaki arte hartu dute luzapenaren erabakia. “Azkeneko urteetan kontratua luzatzen joan da. Hurrengo kontratu luzapena bukatzean, Ostatuko kudeaketa konkurtsora ateratzea komeni da legea betetze aldera”, esan du Gabiria Aurrerak.

Azkenik, hirugarren puntuan, Eusko Jaurlaritzaren Erein programako diru laguntzak eskatzea alkateak ez duela aurreikusten azaldu du oposiozoko udal taldeak, eta eskaera egitea komeni dela gaineratu du, horretarako epea uztailaren 18ra arte dela gehituz. “Azkeneko urteetan azpiegitura desberdinak eta ekipamenduak lortzeko eskatu izan da laguntza hau, eta diru asko lortu da”.

Azpiegiturak hobetzeko proposamenetan, Ugaran eta Orbeldegi zozkeretan LTDrako antenak egokitzeko eta saneamendu sare batzuk berritzeko azterketa egitea erabaki zela azaldu du Gabiria Aurrerak. Lehenagotik zerrendatutako beste proiektu batzuk “alde batera utzi” dira, “Aztiriko ur saneamendua, Ostatuko obra, eskolako irisgarritasuna, jolas lekua” tartean, iturri berberaren arabera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s