Sasipilotari pilota txapelketa herrikoian 36 lagunek parte hartuko dute

Posted: 2011/07/09 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , , , , , , ,

Izen-emate epea itxita, pilotariak apuntatuta, bikoteak zozketaz zehaztuta, eta kanporaketen organigrama osatuta dauka Gabiriako IV. Sasipilotari txapelketa herrikoiak. Uztailaren lehen asteburuan hastekoa bazen ere, zertxobait atzeratu egingo da. Aurreko hiru urteetan bezala, bikoteka eta eskuz jokatuko da pilota txapelketa, Alkain-Buru pilotalekuan.

Partaidetza aldetik markak gainditu ditu aurtengoak: 36 pilotarik jokatuko dute azkenean, iaz baino lauk gehiagok, eta duela bi urte baino bi gehiagok. 2010etik eta 2009tik bere horretan mantendu den bikote bakarra txapeldunena da, Iñigo Muruak eta Eñaut Igartzabalek elkarrekin jokatuko dutelako aurten ere, azken bi urteetako garaile direnez.

Partaide batzuk, kanporaketen kartelari begira, gaur. Arg.: AMM

Bikote kopuruak eraginda, lehenbizi aurrekanporaketako bi partida jokatuko dira. Bikote irabazleak final zortzirenetara sartuko dira, gainontzeko 14 bikoteak bezalaxe. Bikote garaileak egingo du aurrera, eta galtzaileak kanpora geratuko dira. Partida bakarrean dena eman beharko da, beraz. Final zortzirenak, laurdenak, finalaurrekoak eta finala (abuztuaren 13an) dira faseak. Iazko txapeldunak ere final zortzirenetan hasiko dira jokoan.

Hauxe da bikote osaera, kanporaketen parekatzea eta lehiaketaren organigrama:

Aurrekanporaketak:

  • 1) Anartz Agirre-Josu Elgarresta / Joseba Iztueta-Migelillo
  • 2) Xabi Ostatu-Josetxo Sagarna / Iñigo Igartzabal-Nikolas Igartzabal

Final zortzirenak:

  • Jon Murua-Jose Luis Bidegain / Asier Bidegain-Aimar Maiz
  • Aratz Igartzabal-Felix Maiz / 1) kanporaketako bikote irabazlea
  • Eñaut Asurabarrena-Iker Etxezarreta / Iñaki Rezusta-Oier Oiarbide
  • Mikel Asurabarrena-Egoitz Asurabarrena / Beñat Maiz-Jon Maiz
  • Joseba Bidegain-Ioritz Deba / Iban Maiz-Anjel Ariztimuño
  • 2) kanporaketako bikote irabazlea / Ekain Artola-Iker Arratibel
  • Aritz Agirre-Txomin Bidegain / Iñigo Murua-Eñaut Igartzabal
  • Jon Agirre-Iñaki Oiarbide / Endika Igartzabal-Haritz Maiz

Partidak noiz jokatu bikote aurkarien artean erabaki behar dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s