Goruntzen urteurrena ospatzeko eguna, bihar

Posted: 2011/07/08 in Dantza, Ekitaldiak, Festak, Kultura
Etiketak: , , , ,

Guztia prest dago Goruntz dantza taldearen 40. urtemuga goi-goitik ospatzeko. Gabiriarren arteko jaialdian, herritar ugari elkartuko dira bihar, larunbata. Asko eta asko dantzak ibiliak, edo dabiltzanak; beste asko familiartekoak, lagunak, etxekoak… Ehunka lagun espero dira biharko.

 

Egitaraua ere prest dago. Osagai hauexek prestatu ditu antolakuntza batzordeak:

  • 11:30. Dantza saioa.
  • 14:30. Bazkaria, frontoian.
  • Ondoren: puzgarriak eta haur jolasak.
  • Bazkalondoan: Gari eta Iñaki trikitilariak.
  • Gauean: oilasko errea eta sagardoa kupeletik, afari mokadua egiteko.
  • 23:00. Gabezi musika taldearen kontzertua.

Gogoratu gaur, ostirala, 17:00etan auzolanerako deia egina dagoela. Bihar beharko diren azpiegiturak (oholtza, taberna, mahai-aulkiak…) muntatu behar dira. Denentzako lain zeregin izango dela eta, herritar guztiei dei egin die Goruntzek.

Bestetik, eguraldi iragarpena honakoa eman du Euskalmet agentziak, biharko:

Zerua hodeitsu egongo da, goizaldean eta arratsaldean tarteka oso hodeitsu. Egunaren lehen partean euri txikia egingo du. Eguerditik aurrera zaparrada txikiak botako ditu, ertainak eta trumoitsuak izateko probabilitatea handia da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, egunaren bigarren partean ipar/ipar-ekialdekoa nagusituko da, tarte biziekin. Tenperatura minimoak nabarmen igoko dira eta maximoetan, aldaketarik ez

Hona hemen iragarpenaren parte ofiziala (Euskalmet):

Eguraldi iragarpena

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s