Goruntzen larunbateko jaialdia prestatzeko azkeneko bilera gaur izango da

Posted: 2011/07/05 in Bilerak, Dantza, Festak, Kultura
Etiketak: , , ,

Atarian dago ospakizuna. Lau egun besterik ez dira falta Goruntz dantza taldearen 40. urteurreneko jaialdirako. Larunbatean da egun osoko festa, baina aurrez makina bat lan geratzen da egiteko, oraindik. Ospakizunak prestatzeko batzorde orokorrak gaur, asteartea, 19:00etan egingo du azkeneko bilera. Ostiralean zenbait egiteko aurreratu nahi dira, muntaia alderdikoak gehienbat.

Larunbatean 11:30ean hasiko da dantza jaialdia, ordu eta erdi-bi ordu ingurukoa. Dantzariei eta partaide guztiei ordubete lehenago, 10:30erako, joateko deialdia egin diete taldekoek. Azkeneko entsegu orokorra aurreko larunbatean izan zen, eta jende mordoa azaldu zen.

Dantzari ohien talde bat plazan, larunbatean, azkeneko entsegu orokorrean. Arg.: AMM

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s