Gaurtik aurrera Beasaindik Zumarragara Gi-632 autobidean 28 segundo ‘aurrez’ daitezke

Posted: 2011/07/01 in Azpiegiturak, Ekonomia, Politika
Etiketak: , , , , , ,

Gi-632 autobidean gaurtik aurrera 120 km/h-ko abiadura da gehienekoa. Espainiako Gobernuak martxoan 110era beheratu zuen, eta antza denez nahikoa erregai “aurreztu” ondoren, atzera, gaurtik aurrera ohiko abiadura sabaia ezarri dute.

Gabirian dago neurri horrek eragiten dion errepide zati bat, Gi-632n, Gaztañaga baserri paretik Altube parerainoko tramoa udalerritik igarotzen baita. Goierri osoan ere bide horretan bakarrik dago 100etik gorako abiadan ibiltzea.

Kontuak ateratzen hasita, autobide hori Beasainen hasten den puntutik Zumarragan Eitzaga aldean oraingoz bukatzen den tokiraino 110ean ala 120an joan, denboraz aldea 28 segundokoa da. 10,3 kilometro luze da errepidea gaur egun; 110 km/h-ko abiadan 5 minutu eta 37 segundo behar da (abiada konstantean), eta 120 km/h-an joanda 5 minutu eta 9 segundo.

Minutu erdiaren diferentziagatik orduetako eta orduetako eztabaidak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s