Igandean beste txirrindulari lasterketa bat igaroko da Gabiriatik eta Atagoititik, Ezkioko Santa Lutzi Saria, eta Aztirian ere antolatu dute aurten jubenilen igoera

Posted: 2011/06/30 in Kirola, Lasterketak
Etiketak: , , , , , , , , ,

Aurreko batean aipatzen genuen azken aldian ugari direla asteburuetan jokatu eta Gabiriatik igarotzen diren txirrindulari lasterketak. Astebukaeran —zapatuan— juniorren Gipuzkoako Itzuliko lehen etaparen bisita izan bazen, igande honetan, uztailak 3, maila berekoen beste lasterketa batek bi pasaera egingo ditu herrian: Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi Sariak.

Lasterketa igandean 16:00etan hasiko da, Santa Lutzia-Anduaga auzotik. 81 kilometro egin beharko dituzte Igartubeiti baserri ondoan bukatu aurretik. Bidean, hiru mendate puntuagarrietatik bi Gabirian topatuko dituzte: Atagoiti, Ormaiztegitik gora (51. kilometroan, 17:15 aldera goian), eta Gabiriako herrigunea, Alegia aldetik (68,5. kilometroan, 17:42an).

Santa Lutzi Saria txirrindulari probaren ibilbidea 2011-7-3

Txirrindulari gazteak eta etorkizuneko profesionalak ikusteko eta animatzeko beste aukera bat, beraz. Uztailean bakarra ez da igandeko hori izango. Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoaren webgunean azaltzen denez, Aztiriko Igoera jokatuko da aurten, urte askoan etenda egon ondoren. Uztailaren 16an daukate data jarrita, larunbatarekin, gazte mailakoa hori ere.

Honatx Aztiriko 22. Igoeraren aurrerapentxoa eta Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak prestatu duen ibilbide gogorraren berri:

Aztiriko 21. Igoera txirrindulari probaren ibilbidea, 2011-7-16

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s