Santa Lutzi zozkerako gabiriarrek San Pedro ospatuko dute gaur, Anduaga auzorako joera historikoa berrituz

Posted: 2011/06/29 in Festak, Gizartea, Historia
Etiketak: , , , , , , , , , , ,

Gaur, ekainak 29, San Pedro eguna da, Gabiriako Santa Lutzi zozkerako bizilagunentzat egun seinalatua. Ezkioko Santa Lutzia-Anduaga auzoan bilduko dira bailarako herritarrak, bai ezkiotarrak, bai gabiriarrak. Alegian gertatzen den bezala, auzoa udalerri baten mugetatik haraindi zabaltzen baita hemen ere.

Ezkio-Itsasoko Udalak antolatuta, gaur egun beteko egitaraua izango da Santa Lutzian. Eguerdian meza entzun, eta jarraian Goruntz dantza taldeak saioa egingo du. Gero hamaiketakoa izango da, Anduaga elkartean.

San Pedro eguna, 2008an, Santa Lutzia-Anduaga auzoan. Noareko Joxe Mari Mujikaren ahariak erakustaldian, eta hainbat gabiriar begira tartean. Arg.: AMM

 

Arratsaldean jarraituko du festak. 16:30ean txokolate-jana egin, eta ume jolasak izango dituzte. 19:00etan urteroko futbol partida jokatuko dute Santa Lutziko haurrek Gabiriakoen kontra.

Gabiriako udalerriari dagokionez, Orbeldegi zozkerako etxe askotatik Santa Lutziarako joera izan dute historikoki, bai elizkizunetara, bai eskolara. Urkiola, Gaztelu, Azkartza, Altolagirre Azpikoa, Altolagirre Garakoa, Zandategi, Sodorus, eta garai batean Ugarte eta Altube, baserri batzuk aipatzearren, Santa Lutziarekin lotuta egon dira, eta daude.

Santa Lutziko eskola zaharraren osaeraz eta eskola-umeen jatorriaz gehiago jakiteko, Ezkio-Itsasoko ‘Eup!’ aldizkariak 2002ko uztailean erreportaje interesgarria egin zuen. Taldean ikus daitekeenez, gabiriarrak hor daude, Santa Lutzirako joeraren erakusgarri.

Ezkio-Itsasoko ‘Eup!’ aldizkariaren 37. zenbakia, 2002ko uztailekoa

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s