Udan gaur 19:16an sartuko gara

Posted: 2011/06/21 in Gizartea, Natura
Etiketak: , , , ,

Udako solstizioa gaur, asteartea, ekainak 21, arratsaldeko 19:16an izango da. Eguzkiak goren puntua harrapatzen duen unean izaten da urtaro aldaketa. Uda, beraz, gaur hasiko da. Bukatu, berriz, irailaren 23an, 09:05ean. Aurretik hiru hilabete eta bi egun, uda bete-betekoak.

Egunik luzeena ere gaurkoa izango da, denbora ehunenekotan neurtuz gero. Ordu-minutu kopuruan, hala ere, hainbat egunetan eguzki argi denbora ‘bera’ izango da (ordu-minutuak kontuan hartuta). Egunik luzeena bai, baina ez garaizen zabaldu duena. Arantzazuko egutegiarekin arabera, gaurtik jada goizean eguzkia ateratzeko ordua atzeratzen hasia da. Atzo, astelehena, 06:27an atera baldin bazen, gaur ja 06:28an erne da. Baina gauean irabazi du minutu hori: atzo 21:51n sartu zen, gaur 21:52an ezkutatuko da.

Egunik luzeena guztira 15 ordu eta 24 minutukoa izango da, baita horren bueltako batzu-batzuk ere. Eguzkiaren irteera eta sarrera 6:28 eta 21:52an mantenduko da  ekainaren 24ra arte. Eguna ‘mozten’ hilaren 25ean hasiko da -minutuei begiratuta behintzat, segundotan bihar bertan-, goizean 6:29an aterako baita (21:52an sartu). Iluntzean minuteroan ‘lehenago’ sartzen uztailaren 4an hasiko da, 21:51n.

Ilunsentia, ilunabarra, ilunbista, arratsa, iluntzea,... Arg.: AMM

Eguzkiaren irteera eta sarrera orduak, udako solstizioaren inguruan (Arantzazuko egutegiaren arabera):

  • Ekainak 15, asteazkena: 06:27 / 21:50.
  • Ekainak 16, osteguna: 06:27 / 21:50.
  • Ekainak 17, ostirala: 06:27 / 21:51.
  • Ekainak 18, larunbata: 06:27 / 21:51.
  • Ekainak 19, igandea: 06:27 / 21:51.
  • Ekainak 20, astelehena: 06:27 / 21:51.
  • Ekainak 21, asteartea: 06:28 / 21:52.
  • Ekainak 22, asteazkena: 06:28 / 21:52.
  • Ekainak 23, osteguna: 06:28 / 21:52.
  • Ekainak 24, ostirala: 06:28 / 21:52.
  • Ekainak 25, larunbata: 06:29 / 21:52.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s