Josetxo Atinek 12. egin du Euskal Herriko bakarkako sega ligaxkan

Posted: 2011/06/20 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , , , , ,

Altzibar baserriko Josetxo Atinek Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxkan parte hartu du, eta hiru jardunaldietatik azkena igandean jokatu ondoren, sailkapen orokorrean 12. postua eskuratu du.

Beramendin (Nafarroa) jokatu zen lehenbiziko jardunaldia, maiatzean. Bigarrena Azpeitian (Gipuzkoa), urriko Kilometroak jaialdiarekin bat eginez, eta hirugarren atzo Baliarrainen (Gipuzkoa). Sailkapenean buru Joxe Gabirondo da, bigarren Bixente Mitxelena eta hirugarren Migel Mari Jauregi ‘Altzo’ zaldibiarra. Ligaxkako postuen arabera, abuztuan Eslovenian jokatuko den Europako Sega Txapelketarako 15 txartel ere izendatu dituzte, Euskal Herriaren ordezkari joateko. Atinek ez du lortu, 30 urtetik gorako gizonezkoen atalean hiru leku besterik ez baitzeuden.

 

Josetxo Atin segan, iazko uztailaren 24an Alegian, desbrozadoredunen kontrako desafioan. Arg.: AMM

 

Azkartasunaz gain txukuntasuna baloratzen da nazioarteko segakeran. Atinek Beramendin 7. postua lortu zuen (20 puntu, 5:23,02 minutuko denbora); Azpeitian 13. izan zen (14 puntu, 4:43,66), eta Baliarrainen 16. lekuan geratu da (11 puntu, 4:44,02 denbora). Orokorrean, 45 puntu batuta, 12. postua lortu du segalari gabiriarrak (denera 14:50,70eko denbora).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s