Atzo hil zen Gabiriako garraiolariari bihar egingo diote hileta, Billabonan

Posted: 2011/06/14 in Ekonomia, Gizartea
Etiketak: , , , , ,

Bermeoko portuan (Bizkaia) atzo goizean hil zen garraiolaria Gabirian bizi zen. Bihar, asteazkena, arratsaldeko zazpietan egingo diote hileta Billabonako (Gipuzkoa) Jesusen Bihotza parroki elizan, hangoa baitzen Ibon Garmendia. Frontoi Azpi kalean bizi zen azken urteotan. 38 urte zituen, eta seme-alaba banaren aita zen. Bat-batean hil zen, zamalanean ari zela ondoeza izanda.

Garraiolarien Hiru sindikatuak azaldu duenez, kargatze edo deskargatze lanetan ari zen garraiolaria Bermeoko kaian. Ondoeza izan eta bertan hil zen. Laneko ezbeharra izan da, une horretan lanean ari zelako. Hiruk gaineratu duenez aurten Hego Euskal Herrian laneko istripuz hil den bosgarren garraiolaria da Gabirian bizi zen billabonarra.

Gaur eguerdian protesta bilkura egin dute Zumarragan, Arcelor Mittal enpresaren inguruan, Hiruk deituta. Hildakoaren familiakoei eta lagunei elkartasuna helarazi die sindikatuak. Bestetik, euskal garraiolari askok xingola beltza eraman dute gaur kamioian, dolu keinu bezala.

Hiruren iritziz atzoko heriotza eta bestelako edozein lan istripu ez dira kasu kontatuak, “ekoizpen ereduaren ondorioa baizik; etekin ekonomikoak lehentasun handiagoa du langileen osasunak eta bizitzak baino”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s