Goruntzek errifak atera ditu, 40. urteurreneko ospakizunari begira

Posted: 2011/06/06 in Gizartea, Kultura
Etiketak: , , , , ,

Hilabete eta hiru egun besterik ez dira falta Goruntz dantza taldeak sortu zuteneko 40. urteurrena ospatzeko jarri duen egunera iristeko. Uztailaren 9an izango da jaialdia eta jaia, Gabirian. Aurretik hilabete askoko prestaketa doa orain arte ere. Baina emaitza batzuk hasi dira agertzen. Errifarena da bat.

Ospakizunen gastuak arintzeko eta dantza taldearen diru iturriak ugaritzeko, errifak atera ditu 40. urteurreneko batzordeak. Euro batean salduko dute txartela. Lau zenbaki ditu papertxo bakoitzak, eta beste horrenbeste sari zotz egingo dituzte uztailaren 9an, dantza saioaren ondoren.

Sariak:

  1. Realaren kamiseta, jokalariek sinatuta.
  2. Osasunaren kamiseta, jokalariek sinatuta.
  3. Abel Barriola pilotariaren kamiseta, hark sinatuta.
  4. Aimar Olaizola pilotariaren kamiseta, hark sinatuta.

Dagoeneko salmenta ere hasia dago. Dantzari, dantzari ohi edo taldearekin lotura duten familia bakoitzari 25eko sorta eman diote, sal dezan.

Bestetik, uztaileko jaialdian dantza ere izango da, noski. Eguerdi partean ehunka lagunek parte hartuko dute saioan, orain taldean dabiltzanak edo lehenago ibilitakoak, belaunaldi askotakoak. Egun seinalatuaren aurretik, hiru entsegu orokor egingo dituzte. Horien datak ere zehaztu dituzte: ekainaren 18a, 25a eta uztailaren 2a -larunbatak-. Ospakizun egunaren aurreko hiru zapatuak, hain zuzen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s