Endika Igartzabalek irabazi du Zumarragako arratsaldeko saioa, baina ez da hurrengo faserako sailkatu; Gorka Maiz, aurrera

Posted: 2011/06/05 in Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , , , , , ,

G Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea gaur bukatu da, Zumarragako Zelai Ariztin izan diren bi saioekin. Arratsaldeko ekinaldian onena Endika Igartzabal izan da, eta lehen postua eskuratu du seikotearen artean. 267,5 puntu batu ditu, eta bigarren geratu den Adur Gorostidi larraiztarra sei puntura geratu da.

Bertsolaria 8ko H Koplak 10eko txik Kartzela Guztira
Julen Agirreburualde 50 55.5 53.5 37.5 196.5
Endika Igartzabal 69.5 77 71 50 267.5
Josu Oiartzabal 72.5 78 64.5 46 261
Oier Arantzabal 60.5 59 54 43.5 217
Adur Gorostidi 73 74 68 46.5 261.5
Julen Agirre 74.5 71.5 67.5 35 248.5

Gaur arratsaldeko saioan nagusi izan arren, G Puntuaren bigarren fasera igarotzeko 32 bertsolariko taldean sartzeko atarian geratu da Igartzabal. 13 puntuk soilik eragin dute sailkatzearen eta ez sailkatzearen arteko tartea. Hirurogei bertsolariko zerrendatik 32. Asier Sasieta itsasoarra geratu da -sailkatuta, ondorioz-, 579 punturekin. Igartzabalek, bi saioak kontuan hartuta, denera 566 puntu ditu (Orion, goizeko saioan, 298,5 batu zituen). Sailkapen orokorrean 41. lekuan geratu da azkenean Igartzabal.

Hurrengo faserako sailkatu, eta G Puntuan aurrera egingo duena Gorka Maiz da. Azkenean 28. postuan geratu da, 587,5 punturekin (Mutrikun goizekoan 316, Aretxabaletan arratsaldekoan 271,5).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s