Gabiriako argazki zaharrak ‘Goierritarra’-n

Posted: 2011/06/03 in Gizartea, Hedabideak, Historia, Ondarea
Etiketak: , , ,

Goierritarra aldizkariak hamabostero argitaratzen duen argazki zaharraren atalean Gabiriako erretratu ugari agertu ohi dira. Arane Txikiko Ander Iurrita biltzaile saiatuak lan izugarria egiten du ondare grafikoa –eta, horrenbestez, historikoa eta soziala– biltzen. Hark utzitakoak dira argazkiak. Irudiaz gain, pertsona bakoitzaren izen-abizenak jakiten eta biltzen ere aparteko lana egiten du Iurritak.

Maiatzaren 6ko Goierritarra-n zetorren (399. zenbakia) beheko argazki hau. Neska talde bat ageri da, jaietako arropekin apain jantzita. 1945. urtearen ingurukoa da.

Gabiriako neska taldea, 1945 aldera, Goierritarra-n argitaratutakoa. Arg.: Ander Iurritaren artxiboa

Hauexek dira argazkian agertzen diren gabiriarren izenak:

Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Pia Alustiza (Landeta), Pakita Galdos (Etxeberritxo), Felipa Agirrebengoa (Otsategi), Maria Luisa Iruin (Torre) eta Mari Karmen Zubizarreta (Uharketa).

Beheko ilaran: Eusebia Agirrebengoa (Otsategi), Anita Zubizarreta (Uharketa), Maria Txintxurreta (Txoko) eta Ana Murua (Izar Aundi).

Beste argazki bat ikusteko, SARTU albistearen barrura.

Maiatzean aldizkarian atera den Gabiriari buruzko argazki zahar bakarra ez da neska koadrilarena, ordea. Maiatzaren 20an (400. zenbakia), Alegia auzoko eskola-umeen argazki zahar-zahar bat azaldu zen, hori ere Ander Iurritak lortutakoa. 1925-26 ikasturtean Alegiako eskolan zebiltzan umeak ageri dira, Damiana Bidaurreta maistrarekin.

Alegiako eskolaumeak 1925-26 kurtsoan. Arg.: Ander Iurritaren artxiboa.

Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Maria Ugarteburu (Zozabarro, Itsaso), Fernanda Ugarteburu (Zozabarro, Itsaso), Joxe Yugueros (Ariztizabal, Itsaso), Jesus Olanga (Atsusain, Itsaso), Florentzio Enatarriaga (Erbeta Txiki, Gabiria), Bittoriano Atin (Altzibar, Gabiria) eta Damiana Bidaurreta maistra.

Erdiko ilaran: Benita Arizmendi (Agerreberri, Gabiria), Hilario Badiola (Ibiur, Itsaso), Felipa Yugueros (Ariztizabal, Itsaso), Margarita Etxezarreta (Butroa, Ormaiztegi), Merzedes Atin (Altzibar, Gabiria), Tomasa Osinalde (Uribar, Itsaso), Antonio Esnaola (Muxika, Ormaiztegi), Antonio Ugarteburu (Zozabarro, Itsaso), Ramon Ormazabal (Urruti, Gabiria), Maria Goitia (Atsusain, Itsaso), Ramon Badiola (Ibiur, Itsaso) eta Joxe Mari Maiora (Agerreberri, Gabiria).

Beheko ilaran: Blasa Badiola (Ibiur, Itsaso), Bizente Maiora (Agerreberri, Gabiria), Maria Jesus Atin (Altzibar, Gabiria), Bizente Atin (Altzibar, Gabiria), Maria Luisa Lezama (Muxika, Ormaiztegi), Maritxu Esnaola (Muxika, Ormaiztegi), Isabel Mujika (Atsusain, Itsaso), Inazio Ugarteburu (Zozabarro, Itsaso), Maurizio Maiora (Agerreberri, Gabiria) eta Lorentzo Zabaleta (Jauregigoena, Itsaso).

Bitxia da bi argazkiko bi mutikok duten ile ebakera berezia. Etxe berekoak dira biak, anaiak. Burua erabat soilduta, eta kopeta gainean zati bat ilea utzita.

Ekaineko lehen Goierritarra gaur, ostirala, banatu dute. Hor ere Gabiriako argazki zahar bat dator. Ander Iurritaren bilketa eskergarriarekin eta aldizkariaren zabalkundearekin Gabiriako ondare historikoa eta grafikoa aberatsago egiten ari da egunez egun.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s