Maiatzaren 29a, bertsolaritzaren festa eguna G(abiria) Punt(u)an

Posted: 2011/05/30 in Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren saioak antolatu diren herririk txikiena da Gabiria, biztanlez. Baina beste edonon adinako jarraipena eta babesa jaso zuen G Puntuak, atzo, herrian egin den herrialde mailako lehen lehiaketak. Goiz eta arratsalde, ia etenik gabeko festa izan zen atzo Gabirian. Bi saio, hamabi bertsolari, lau epaile, gai jartzaile bat, eta ehundik gora entzule elkartu ziren eliza ondoko antzokian, saloian.

Eguerdian hasi zen aurreneko saioa, saio historikoa. G Puntuaren ikurrak, kartelak eta koreografia ofizialak nabarmentzen zuen ez zela edonolako okasioa. Gipuzkoako txapelketa zen, eta lehen fasea izan arren, kultura agendaren arreta guneetako bat Gabiriara erakarri zuten atzo bertso saioek.

Goizeko saioan Haritz Casabal pasaitarrak irabazi zuen, puntu sorta handia aterata. Arratsaldean Ander Lizarralde oiartzuarra gailendu zen. Biak ala biak matematikoki final zortzirenetan kantatzeko sailkatuak daude.

Bertsolaritzari dagokionez, goizean seikote honek kantatu zuen: Nekane Zinkunegi errezildarra -urtearen erdia soilik joan den arren aurten hirugarren bisita zuen Gabiriara, martxoaren 26an Aztiri sarian eta apirilaren 16an Osinalden kantatu baitzuen-, Joseba Barandiaran legazpiarra, Ainhoa Mujika beasaindarra, Manex Mujika donostiarra, Aitor Urbieta zarauztarra eta Haritz Casabal pasaitarra. Casabalek irabazi du saioa, puntu mordoa jasota: 340,5.

Goizeko saioak aintzat hartuta bosgarren puntuazio altuena da Haritz Casabalek lortutakoa. Sailkapen orokorrean lidertzan dagoen Agin Rezolak (367), bigarren dagoen Nahikari Gabilondok atzo goizean Aretxabaletan (349,5), laugarren dagoen Alaia Martinek (341,5) eta debutari den Amaia Iturriotzek (344) besterik ez dute puntu gehiago batu saio bakarrean.

Gabiriako goizeko saioaren puntuaketa:

Bertsolaria 8ko Handia 8ko txikia Iparragirre Kartzela GUZTIRA
Nekane Zinkunegi 68 71.5 70 86.5 296
Joseba Barandiaran 69.5 63 67 107 306.5
Manex Mujika 72.5 65 78.5 100 316
Ainhoa Mujika 69 62.5 72.5 95.5 299.5
Aitor Urbieta 75 72 67 92.5 306.5
Haritz Casabal 73.5 72 85 110 340.5

Antolakuntzaren gpuntua.com webgunean Maite Sukia kronikagileak dioenez, zortziko handiko ariketa “oso orekatua” joan da orokorrean, “lehenengo ateraldi politak entzuteko aukera izan da honela. Zortziko txikiko pasartea “gorabeheratsuagoa” suertatu da. Saloiko bankuetan eserita zeuden 70 bat entzuleen txalo beroenak ernearazi dituena Iparragirreren doinukoa izan da, batez ere Barandiaranen eta Casabalen arteko saioa. “Kartzelako lanean puntu-erantzunetan erantzun bikainak entzun dira. Bertso bat osatzeko hitza berriz, arrakasta  izan dute eta txukun ibili dira hemen ere”.

Eguerdiko bertso zaparradaren ondoren, eta kanpoko bero sapatik ihesi, Osinalde elkarteko itzalpean zeukan antolatuta bazkaria antolakuntzak, Eusko Labeldun produktuekin. Berrogeita hamarren bat bazkaltiarrek jan dute han. 

Protagonista handienez gain, honako ezinbesteko figurak ere Gabirian ziren atzo: Mikel Aiertzak aurkeztu ditu bi saioak, eta lau epaile aritu dira antzokiaren ate ondoko mahaitik lana epaitzen: Zigor Leunda, Iñigo Legorburu, Egoitz Unamuno eta Iban Sukia. Lan bikoitza izan dute horiek ere, goizez eta arratsaldez, idazkariak bezalaxe. Gabiriako bertso eskolak lagundu zuen logistika kontuetan eta sarrerak hartzen, adibidez.

Arratsaldeko saioa 17:30ean hasi da, beste sei bertsolarirekin: Arnaitz Lasarte hernaniarra, Imanol Lizarazu igeldoarra, Iosu Igartua oñatiarra, Maialen Velarde zumaiarra, Manu Goiogana irundarra eta Ander Lizarralde oiartzuarra. Lizarraldek ere bazekin Gabirian kantatzea zer den; Osinalde sarian aritu zen 2007an.

Goizean baino entzule gehiago sartu zen arratsaldeko saioa entzutera, ehundik gora, eta aretoak “itxura polita” hartu du. “Orokorrean hartuta saio gorabeheratsua” izan dela idatzi dute adituek. “Ofizioetako lanetan, zortziko handian, kopletan eta zortziko txikian ateraldi ederrak izan dituzte sei bertsolariek . Eta norbait nabarmentzekotan Ander Lizarralde aipatuko genuke”.

Kartzelako lanerako ondorengo gaia izan dute:  Gaur psikologoarengana jo duzu azkenik, txikitako trauma hori gainditu nahian. “Txukun aritu dira guztiak bakoitza bere lana borobildu nahian”.

Gabiriako arratsaldeko saioaren puntuaketa:

Bertsolaria 8ko Handia Koplatan 10eko txikian Kartzela GUZTIRA
Arnaitz Lasarte 70.5 65.5 71 45.5 252.5
Imanol Lizarazu 75 74 63.5 59 271.5
Iosu Igartua 61 68.5 64.5 38 232
Maialen Velarde 64.5 67.5 67 51.5 250.5
Manu Goiogana 72 71 70 43.5 256.5
Ander Lizarralde 76 74 84 48 282
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s