Gorka Maizek bigarren saioa ere erregular egin, eta aukera handiak ditu final zortzirenetara igarotzeko

Posted: 2011/05/30 in Bertsolaritza, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , , , , ,

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea bukatzeko Zumarragako bi saioak besterik geratzen ez direnean, aurreko asteburu honetako zortzi saioek asko zehaztu dute aurrera egingo duten bertsolarien sailkapen orokorra. Udazkeneko final zortzirenetara zein 32 bertsolari pasatuko diren oraindik ezin da zehatz-mehatz esan, baina zerrendako hogei aurrenekoen izenak dagoeneko jakinak dira. Hamabi bertsolari falta direlako bigarren saioa osatzeko.

Gorka Maizek, G Puntuan parte hartzen ari den bi gabiriarretako bat -bestea Endika Igartzabal da-, esku-eskura du aurrera egiteko modua. Une honetan 24. postuan dago sailkapen orokorrean, 587,5 punturekin. Atzo Aretxabaletan izan zuen bere bigarren saioa, arratsaldean. Lehenengoan bezala, erregular eta huts handirik egin gabe jardun zen Maiz. 271,5 puntu batu zizkien Mutrikun lortu zituen 316ei. Sailkapen orokorra gaur-gaurkoz nola dagoen ikusteko, hemen.

Puntuaketa hauxe utzi zuen Gorka Maizek kantatu zuen Aretxabaletako arratsaldeko saioak:

Bertsolaria 8ko Handia Koplatan 10eko txikian Kartzela GUZTIRA
Mikel Arrillaga 71.5 73.5 73.5 54 272.5
Joseba Andoni Agirre 62 70.5 60.5 43 236
Gorka Maiz 72 78 76.5 45 271.5
Jokin Labaien 79.5 75 76.5 51 282
Urko Egaña 72 76 79 48.5 275.5
Iker Osa 72.5 74.5 72 45.5 264.5

Eguneko bere saioko seikotea kontuan hartuta laugarren postuan bukatu zuen Maizek. Mutrikun, goizeko saioan, postu berbera lortu zuen. Aretxabaletako Arkupe kultur etxean 100 bat lagun bildu ziren atzo arratsean, eta “giro polita” izan zen bertsotarako, G Puntuaren kronikalariek idatzi dutenez.

“Bero egiten zuen aretoan eta lehen agurretan halaxe islatu dute. 8ko handian hasi dira: tenplez hasi dira kantari, eta gisa onean osatu dituzte euren bertsoaldiak. Koplaka ekin diote segidan, lauko handian. Umorea izan da izarra langintza honetan, eta entzuleek zinez eskertu dizkiete zirtoak. 10eko txikian ere lan politak osatu dituzte. Serio jardun dute oraingoan, bertso osoak botaz. Kartzelako saioan, bukatzeko, gaia emanda bina bertso bota behar izan dituzte. Hauxe izan da gaia: Gaur psikologoarengana jo duzu azkenik, txikitako trauma hori gainditu nahian. Saioari erremate ona eman dio seikoteak, kartzelako lanarekin”, idatzi dute bertsolari txapelketaren webgunean.

Horrenbestez, igande honetan, ekainak 5, Zumarragako Zelai Ariztin izango diren bi saioek -goizean bat, arratsaldean bestea- utziko dute erabat finkatuta zerrenda. Maizek zortzi bertsolari ditu sailkatze postuetan atzetik, eta hamabi falta dira lehiatzeko. Aukera handiak, beraz, G Puntuak lehiaketari irailean berrekiten dionean final zortzirenetan egoteko.

Endika Igartzabalek, bere aldetik, azken-azkeneko saioan kantatuko du, igande arratsaldean (17:30ean, Zelai Arizti aretoan). Maizek baino zailago dauka aurrera egitea. Goizeko saioan, Orion, 298,5 puntu jaso zituen, eta oraingoz 32 bertsolarien zerrendan galbahea pasatzeko puntuazioa 569 puntuan dago (Antton Fernandez zumarragarraren 32. koskan).

Mugarri hori gainditzeko -gaurko egoera kontuan hartuta, beti ere- 270,5 puntu behar ditu Igartzabalek, baina errealitatean gehiago beharko lituzke, kantatzeko falta diren 12 bertsolarietatik beste gehiagok berak baino puntu gehiago ateratzen badituzte; eta logikoena hori da, seik goizean kantatuko dutelako: bertso puntuagarri gehiago dira goizeko saioetan, ondorioz puntu gehiago lortzeko probabilitatea.

Kalkuluak kalkulu, ezer ez dago erabakita Igartzabalen kasuan ere. Zumarragan jakingo da aurrera egingo duen ala ez. Abantaila bat badu: berak han kantatuko du, eta babak eltzetik ateratzeko bere langintza erabil dezake. Gainera, goizeko saioaren ondoren 32ko tropeleko izenak gehiago definituta egongo direnez, beharrezko puntuaketa ere jakinagoa izango da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s