Goierriko Itzulia txirrindulari lasterketa Gabiriatik bi aldiz igaroko da, igande eguerdian

Posted: 2011/05/27 in Kirola
Etiketak: , , , , , , , ,

Goierriko Itzuliak 30. ekitaldia izango du, igandean. Duela urte oso gutxi arte ez bezala, etapa bakarra jokatuko dute eliteko eta 23 urtepeko txirrindulari afizionatuek. Garai bateko hiru jardunaldiko itzulia asko murriztua izanagatik, afizionatuen denboraldian lekutxoa edukitzea du orain erronka Urretxuko Goierri Kirol Elkarteak antolatzen duen lasterketak.

Hogeita hamargarren edizio honetan ere Gabiriara bisita egingo du Itzuliak. Bi aldiz, gainera. Eguneko hiru mendatetatik bi herrian izango dituzte: Atagoiti (3. mailakoa, 72,7. kilometroan) Ormaiztegitik igota; eta Gabiriako herrigunea (2. mailakoa, 92,7. kilometroan), hori ere Ormaiztegitik gora. Behin Gabiria gainditutakoan, txirrindulariek Urretxuko helmugara iristea izango dute lana, Eitzagako malda igota, hori bai.

Goierriko Itzuliko txirrindulariak ikusteko, hauxe da Gabiria inguruko ordutegia (aurreikusitako abiadura handiena kontuan hartuta, 40 km/h):

Lehen pasaera:

  • Ormaiztegi: 11:34.
  • Lierniko bidegurutzea: 11:36.
  • Arrondo Eneko bidegurutzea: 11:42.
  • Atagoitiko gaina (mendiko saria, 3. mailakoa): 11:49.

Bigarren pasaera:

  • Ormaiztegi: 12:16.
  • Lierniko bidegurutzea: 12:18.
  • Arrondo Eneko bidegurutzea: 12:24.
  • Gabiriako gaina (mendiko saria, 2. mailakoa): 12:26.
  • Altzibargo bidegurutzea: 12:29.

Ikusten denez, lehen aldiz Atagoiti igotzen dutenetik bigarren aldiz Gabiriako maldari atzera heltzen diotenera ez dago denbora tarte handia, Motxorro-Legazpi-Urretxu-Zumarraga-Santa Lutzi-Ormaiztegi bidea egiteko beste bakarrik.

Txirrindularien tropela goizeko hamarretan abiatuko da Urretxuko Labeaga kaletik, eta 108 kilometro egin ondoren leku berean bukatuko da. Euskaldun txapelketarako baliagarria izango da proba, Kutxa Sari Nagusia.

Ibilbide osoa ikusteko, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoaren webgunean edo behean:

 Goierriko 30. Itzuliaren ibilbidea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s