Harriak, iraganaren kontakizuna eternitateraino

Posted: 2011/05/25 in Historia, Ondarea
Etiketak: , , ,

Askotan kasu gehiegi egiten ez bazaie ere, lekuko isilak baina esanguratsuak izan ohi dira harriak. Historiaren zertzeladak zizelkatuta dituzten harri bereziek jadanik ahaztuta dauden garaietako gertaerak, pentsaera eta bizikera islatzen dituzte. Isilak, baina oihartzuna oso atzeraino eramaten dutenak dira. Atzo aurkeztu zuen Pedro Zarrabeitia argazkilariak Euskal Herriko hilarriei buruzko liburua. Gabiriari dagokionez, Ardantzako Hilarria da ospetsuena, baina badira herrian barrena aztarna zahar gehiago.

Ardantzako Hilarria, plaza eta harria bera konpondu zenetik dagoen lekuan. Arg.: AMM

 
Izenak esaten duen bezala, hilarri hori berez Ardantza gainean zegoen. Andoni Aizpuruk 1993ko Makilari aldizkarian idatzi zuen harri hori plazaraino nolatan iritsi zen:
Ardantza gainean  zegoen harri hau garai batean, orain 60 urte baino lehen bai, eta “estela discoidea” erako harrien multzoan dago sailkatua. Hango bidea berritu beharra zegoela eta, eskola atzera ekarri zuten, bertan beste zenbait harrirekin batera pilatuta egon zelarik. Astapotroren batek indarra sobrean nonbait, eta harrijasotzen ari zela, erori eta bitan txikitu zuen harria. (…) Bi zatietatik bat, harriaren oinaldekoa, Baltsaleku inguruko lanak egin zirenean lurpean sartu zuten, konturatu gabe, eta horregatik, orain konpontzerakoan, beste harri bat erabili behar izan dute lehen zeukan itxura emateko.
 

Honatx zer itxura zeukan Ardantzako Hilarriak berritu aurretik:

Ardantzako Hilarria, puskatuta. Arg.: GFA-Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusia - Guregipuzkoa

Gabiriako plaza 1992an berritu zuten, eta orduan kokatu zuten Ardantzako Hilarria lurrean tinkatuta, eliz atariaren aurrean. Behealdean falta zitzaion zatia ordezteko, harri mota berbera erabili zuten, baina “konponduta dagoela antzeman dadin, propio” bukaera desberdina emanda.

Ardantzako HIlarria aditu askok ikertu dute. Tartean Aranzadi zientzia elkarteko Fermin Leizaolak, Eugeniuz Frankowskik, Manuel Labordek… Pedro Zarrabeitiaren liburuan Euskal Herri osoko 1.153 hilarriren berri ematen da, eta horietatik 64 besterik ez dira Gipuzkoakoak.
 
Gabiriako hilarriaren lehen aipamena 1920an egin zuen Frankowski poloniarrak. Hiru hilarri soilik aipatu zituen: Gabiriakoa, Ormaiztegikoa eta Leintz Gatzagakoa, “gaur egun Donostiako San Telmo museoan daudenak”, idatzi zuen 1980an Juan San Martinek. Gipuzkoan Leizaolak, Labordek eta Peña Basurtok aurkitutako hilarrietatik gehienak Goierrin zeudela zehazten du San Martinek, “Segura ingurukoak”.
 
Harriekin ari garela, herri gunean bertan badira landutako bestelako pieza bitxi batzuk ere.

Andre Mari Jasokundekoa elizaren iparraldeko horman dauden bi irudi: giza burua eta aingerua. Arg.: A. Maiz

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s