Jokin Murua eta Jon Murua garaile Osinalde elkarteko mus lehiaketan

Posted: 2011/05/24 in Ekitaldiak, Gizartea, Lehiaketak
Etiketak: , ,

Larunbat gauean jokatu zen Osinalde elkartean 33. Mus Lehiaketa. Hogei bikotek parte hartu zuten, eta irabazle Jokin Murua eta Jon Murua izan ziren. Finala Isaak eta Jon Agirre aztiriarrei irabazi zieten. Txapeldunek garaikur bana eta dirutan 110 euro eskuratu zituzten saritzat; txapeldunordeek beste garaikur bana eta 80 euro.

Hirugarren eta laugarren postuetarako lehian, kontsolamenduko finala Iñaki eta Iker Etxezarreta anaiek irabazi zuten, eta haientzat izan ziren hirugarren postua, 60 euro eta botila patar bana. Laugarren lekuan Felix Maiz eta Antonio Iztueta geratu zen (50 euro eta bi botila xanpain).

Ohorezko postuetako sariez gain, parte hartu zuten gainontzeko bikoteen artean bi saski zotz egin zituzten; Bittorrek eta Pello Akizuk jaso zituzten opariak.

Lehenbiziko lau postuetako bikoteak eta zozketan saskiak jaso zituztenak. Arg.: Osinalde Elkartea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s