‘Gabiriarrak’ blogak 423 bisita izan ditu bi egunetan, hauteskundeetako informazioa kontsultatzeko

Posted: 2011/05/24 in Hedabideak
Etiketak: , , , , ,

Gabiriarrak blog honek bisita kopuruan orain arteko markak hautsi ditu aurreko bi egunetan. Udal eta foru hauteskundeen informazio bila, 423 bisita izan ditu webguneak bi egunetan, atzo eta igandean. Hauteskunde egunean bertan 189 bisita zenbatu ziren, ordu arteko errekorra. Atzo, berriz, aise gainditu zen kopuru hori, 234 bisita jaso baitzituen.

Google bilatzailearen bidez iritsi diren bisitarietatik gehienak “gabiriarrak” terminoa jarrita sartu dira. Gainontzeko gehienak “gabiria aurrera”, “auzo artea” edota “hauteskundeak gabiria” idatzita.

Lau hilabete eskas dira (otsailaren 3an abiarazi zen) Gabiriarrak bloga Interneten dagoenetik, eta denbora horretan (gaur 11:50 arte) guztira 3.474 bisita izan ditu. Gune honek aurtengo bozen jarraipen zehatza eta Gabiriako berrien zabalkundea egin du martxoaren 29tik. Hauteskunde igandean bertan sei albisterekin egunaren joana eta datuak eman ziren; boto kontaketaren emaitzak eta geratuko den udal osaera ere aurreratu zuen. 2011ko udal eta foru hauteskundeei buruzko albisteen bilduma ikusteko, klikatu hemen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s