Gabirian Goierriko partaidetza altuena eta Gipuzkoako hamargarrena izan da udal hauteskundeetan

Posted: 2011/05/23 in Gizartea, Politika
Etiketak: , , ,

Udal hautesundeetarako botoa ematera deituta zeuden 383 gabiriarretatik 326 joan ziren azkenean atzo udaletxera, udalkideak aukeratzeko zeregina betetzera. Parte-hartzea %85,12koa izan zen, beraz; abstentzioa, %14,88koa. Parte-hartze datu hori Goierriko 22 herrietan altuena izan da, eta Gipuzkoako 88 udalerrien artean hamargarrena.

Goierrin alde nabarmenagatik geratu da partaidetzaren lehenbiziko postuan Gabiria. Gehien Ataungo parte-hartzea gerturatzen zaio, bigarren tokian, %18,56rekin. Beste hamahiru herritan %20tik gorakoa izan zen abstentzioa, eta %30 baino altuagoa beste zazpi herritan. Parte-hartze txikieneko herriak, Goierrin, Itsasondo (%39,96ko abstentzioa), Beasain (%38,55) eta Lazkao (%34,79) izan dira.

Gabiriak baino abstentzio txikiagoa bederatzi herritan bakarrik geratu da, Tolosaldeko eta Urola Kostako eskualdeetakoak denak: Beizaman (%8,22), Orexan (%9,67), Errezilen (%9,89), Berrobin (%10,65), Orendainen (%12,68), Adunan (%13,54), Larraulen (%13,87), Leaburun (%13,95) eta Gaztelun (%14,39).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s