Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Bilduk jaso du boto gehien

Posted: 2011/05/22 in Gizartea, Politika
Etiketak: , , , ,

Udal hauteskundeekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Oria barrutiko bederatzi batzarkideak aukeratzeko ere bazen gaurko eguna. Papertxo arrosen ontzian, boto gehien Bilduk jaso du Gabirian, EA Eusko Alkartasuna, Alternatiba Eraikitzen eta ezker abertzaleko independenteek osatutako koalizioak. 164 boto jaso ditu Bilduk Gabirian, hautesleen %51,25ena.

Bigarren bozkatuena EAJ izan da, 97 botorekin. Askoz atzerago geratu dira Hamaikabat 21 botorekin, Aralar 21ekin, PSE-EE 5ekin, PP 2rekin eta EB batekin. Bost gutunazal zurian joan dira, eta bi baliogabe ere bazeuden.

Batzar Nagusietarako bozetan guztira 320 gabiriarrek bozkatu dute, udal hauteskundeetan baino seik gutxiagok. Gipuzkoako parlamenturako hauteskundeetan Gabirian partaidetza %83,55ekoa izan da (%16,45eko abstentzioa).

Honela geratu da, beraz, Batzar Nagusietako emaitzen zerrenda:

  1. Bildu, 164 boto (%51,25).
  2. EAJ, 97 boto (%30,31).
  3. Hamaikabat, 23 boto (%7,18).
  4. Aralar, 21 boto (%6,56).
  5. PSE-EE, 5 boto (%1,56).
  6. PP, 2 boto (%0,62).
  7. EB, boto 1 (%0,31).

Zuriak: 5 (%1,56).

Baliogabeak: 2 (%0,62).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s