Auzo Arteak irabazi ditu udal hauteskundeak Gabirian, historian lehenbiziko aldiz

Posted: 2011/05/22 in Gizartea, Politika
Etiketak: , , , , ,

Auzo Artea herriko bi hautes elkarteetako batek irabazi ditu udal hauteskundeak Gabirian. 179 boto jaso ditu talde horrek. Bigarren indarra Gabiria Aurrera izan da, 141 botorekin. PPren zerrendak ez du papertxo bakar bat ere jaso. Bost zuri eta baliogabe bat ere zenbatu dira. Boto emaileak 326 izan dira. Parte-hartzea %85,12koa izan da, horrenbestez, duela lau urte baino lau puntu pasatxo altuagoa.

EMAITZAK

  1. Auzo Artea, 179 boto (%55,08). Lau zinegotzi.
  2. Gabiria Aurrera, 141 boto (%43,38). Hiru zinegotzi.
  3. PP, 0.

Gabiriarrak botoa ematen, eguerdian. Arg.: Aimar Maiz

Auzo Arteak orain arte bost hauteskundetan parte hartu du (1979, 1983, 1987, 1991 eta 1995), eta historian lehenbiziko aldiz talde horretakoa izango da alkatea: Ibon Elgarresta Asurabarrena. Demokraziaren hasieran EAJk eta 1986tik aurrera EAk izan duten nagusitasuna irauli du, hala, Auzo Arteak aurtengo udal hauteskundeetan.

Ibon Elgarresta, Auzo Artea hautagaitza bozkatueneko zerrendaburua, alkate izango da.

Ibon Elgarresta zerrendaburuarekin batera Jokin Murua, Eli Elgarresta eta Gorka Maiz izango dira zinegotziak Auzo Artetik. Gabiria Aurrerak hiru zinegotzi erdietsi ditu: Ainhoa Aizpuru, Iñaki Arratibel eta Joseba Murua.

Udalbatzan bildu, udala eratu eta zinegotzi karguak hartzeko lehenbiziko batzarra ekainaren 11n izango da, larunbatarekin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s