Bozaderen eta ogi labeen argazki erakusketa

Posted: 2011/05/13 in Erakusketak, Historia, Ondarea
Etiketak: , , ,

Eliza ondoko antzokiaren sarreran herriko bozaderen eta ogia erretzeko labeen argazkien erakusketa dago jarrita. Ane Miren Aizpuru irakasleak osatu du, lehengoan aipatu genuenez. Guztira 60 bat argazki ikus daitezke, zazpi paneletan banatuta. Batetik, garai batean ura ateratzeko erabiltzen ziren bozaderen berri ematen da, bai publikoak (herrigunean dauden batzuk, adibidez), bai baserrietan daudenak. Bestetik, ogia erretzeko labeak eta haien txabolak daude.

Bozaderen eta ogi labeen argazki erakusketa, antzokiko sarreran. Arg.: Aimar Maiz

Duela hilabete batzuk argitaratutako artikuluan aipatzen ziren elementu arkitektonikoak baino gehiago daude, ikerketaren eta galdetzearen poderioz Aizpuruk batu dituenak. Erakusketan honako tokietako bozaderen erreferentzia dago: Itzaitegi, Larrea Enea, Txoko, plazakoa, Altzibar, Agirre-Eguzkitza, Urkiztegi eta Gurutzeta.

Ogi labeak askozaz ugariagoak dira. Bildutakoen artean etxe hauetakoak ikus daitezke, iruditan: Igeribar Garakoa, Eztanda, Zuazola, Zantarte, Legorburu, Agerre, Bekoetxe, Alkain, Oñatibi Aundi, Agirre-Eguzkitza, Itzaitegi, Gabirizar Txiki, Gabirizar, Eguzkitza, Aunditegi, Elizalde, Uharketa, Urruti eta Izar Barrena. Eraikuntza berriagoko etxe gehiagotan ere topatu ditu ogi labeak, Sagastin eta Haritzlekun, adibidez. Bestetik, Irazolan ere badela eta aurki batuko dioerakusketari.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s