AHTren trenbidea eraikitzeko 69.500 metro koadro lur desjabetuko dituzte Gabirian

Posted: 2011/05/13 in Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Nekazaritza
Etiketak: , , , , , ,

Euskal Herriko Trenbide Sare Berriaren edo AHTren plataforma eraikitzeko, azpiegiturak hartuko dituen lurrak desjabetzeko prozesua hasia du Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzak. Euskal Y trenbidearen Antzuola/Ezkio-Itsaso Ekialdea zatiari dagokion espropiazioen iragarkia  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atera zen maiatzaren 10ean, asteartea. Horren arabera, Gabiriako hainbat lur sail desjabetuko dituzte, nahitaez: guztira 69.554 metro koadro.

Iragarki horretan, desjabetuko dituzten lurren artean Gabiriako, Ezkio-Itsasoko (59.180 metro koadro) eta Zumarragako (23.712) sailak ere aipatzen dira. Gabiriari dagokionez, 13 partzelari eragingo dio AHTren obrak. Nahitaez desjabetuko dituzten 69.500 metro pasatxoez gain, beste 13.096 aldi baterako okupaziorako espropiatuko dituzte.

Hamahiru partzela horiek 11 jaberenak dira. Terreno guztiak landa izaerakoak dira.

Antzuola/Ezkio-Itsaso Ekialdea zatiaren obrak otsailaren 3an hasi zituen ofizialki Eusko Jaurlaritzak, lanen lehen harria jarrita. Zati horrek 6.940 metro luze izango ditu,  tartean Zumarraga azpitik igaroko duen bi hodiko tunela. Obrak 240 milioi euroko aurrekontua du, eta 63 hilabetean eraikitzeko epea. Trenbidearen trazatuak Antzuola, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko udal barrutiak ukituko ditu; baina, ikusten denez, eraikuntza-lanek eta inguruko azpiegiturek Gabiria ere ukituko dute.

Trazatuaren gutxi gobabeherako planoa ikusteko: Ezkio-Itsaso

Gabiria gertuenetik ukituko duen AHTren zatiari buruz, honakoa irakur daiteke Eusko Jaurlaritzaren euskalyvasca.com webgunean:

Euskal Trenbide Sare Berriko honako hiru zatiok igaroko dira Ezkio-Itsaso udalerritik: Antzuola – Ezkio-Itsaso, Ezkio-Itsaso eta Ezkio-Itsaso – Beasain.

Batetik, Antzuola – Ezkio-Itsaso zatiko lanen proiektua idazketa fasean dago oraindik. Azpiegituraren beste bi zatietako ibilbideek, ostera, lau zubi izango dituzte Ezkio-Itsason: Santa Luzi 1 (200 metro), Zabalegi 1 (180 metro), Errezti (150 metro) eta Jauregui (80 metro). Bestetik, udalerri honetatik igaroko den zatiak Atsuaingo tunela (500 metro) ere jasoko du; halaber, bazterbideak eta 2130 metro luzeko ageriko ibilbidea ere izango du Ezkio-Itsasoko ibilbideak.

Beste alde batetik, bazterbide horien inguruan Sustapen Ministerioa ikerketa bat egiten ari da, Ezkio-Itsason geltoki bat jartzeko zein Abiadura Handiko trenbideak eta zabalera iberiarreko lineak inguru horretan bat egitea aztertzeko; bukaerako egoeraren hurbilketa bat egitea da lan horren asmoa.

Halaber, ikerketa horretan jasotzen denez, Euskal Trenbide Sare Berriaren zati honetan geltoki bat eraikiko dute, Ezkio-Itsaso udalerrian bertan. Bidaiariei zein merkantziei zuzendutako geltokia izango da, “Debagaraiko zein Goierriko eskualdeetako bidaiariei” zerbitzua emateko batetik eta, halaber, “merkantzien elkartrukerako gunea”.

Bestetik, Ezkio-Itsaso udalerritik igaroko den azpiegitura honek azken berrikuntzak izango ditu segurtasunari eta ingurugiroari dagokionez, eta paisaian zein ingurugiroan izango duen eragina murritza izango da.

Inguru honetako lanen ardura Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailarena izango da, bera izango baita udalerri honetako proiektua eraikitzeko eta lanak esleitzeko arduraduna.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s