Goierriko Eskola Txikien festa, arratsalde alaia

Posted: 2011/05/10 in Ekitaldiak, Festak, Hezkuntza
Etiketak: , , , , , ,

Itsasondotik, Olaberritik, Zeraindik eta, jakina, Gabiriako Balentzategi herri eskolatik bildutako haurrek, irakasleek eta gurasoek larunbat arratsaldean ospatu zuten Goierriko Eskola Txikien urteroko festa, zazpigarrena aurten. Bazkalondoko lehen orduetako euri zaparradek ongietorria umeldu zuten zerbait, eta eliz atariaren babesean garatu behar izan zituzten egitarauan iragarritako zenbait jarduera.

Denera 150 bat haur bildu ziren, goierritarrak denak. Udaletxean lau herrien izenak zituzten zinta bertikal banak egin zien ongietorria. “Festa azkenean oso ondo joan zen, zehaztutakoa baino pixka bat beranduago hasi ginen arren, eguraldiak asko lagundu zuen”, baloratu du Balentzategiko Guraso Elkarteak, aurten festa antolatzearen ardura zuenak. Izan ere, arrats giro polita zabaldu zen trumoi-euriaren ondotik.

Goierriko Eskola Txikien festan parte hartu zuten haur, guraso eta irakasleak, Gabirian, larunbatean. Arg.: Guraso Elkartea.

Egitaraua behin hasita, txikienentzat Pantxika eta Txinparta ikuskizuna zegoen. Bien bitartean, larriagoentzat jokoak eta herri jolasak prestatu zituzten 3. zikloko ikasle gabiriarrek.

Eskola txikiak goratzeko prestatutako horma-margoa. Arg.: Guraso Elkartea.

Pintxo lehiaketan murgildu ziren geroago haurrak, gurasoek lagunduta. Mokadu hotzak prestatu zituzten, ondoren denen artean askaltzeko. Hogei talde sortu zituzten. Sariak ere eman zituzten; hiru kategoria bereizi zituzten, eta saridunak Olaberria tropikal, Tutifruti eta Alai taldeak izan ziren, Olaberriko taldea lehenengoa eta Gabiriakoak beste biak.

Haurrak buru-belarri pintxoak prestatzen, eliz atarian. Arg.: Guraso Elkartea.

Lana egin ondoren, sariak. Pintxo lehiaketaren hiru kategorietan irabazle suertatu zirenak: olaberritar bat eta bi gabiriar. Arg.: Guraso Elkartea.

Goierriko lau eskola txikien arteko festa igarota, hurrengo hitzordua Gipuzkoakoa izango dute. Balentzategi eskolako haurrek, gurasoek eta irakasleek han ere parte hartuko dute. Ekainaren 12an, igandea, Abaltzisketan da Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s