Liburu azoka beste bi egunetan ere egingo da: larunbatean eta maiatzaren 29an

Posted: 2011/05/05 in Ekitaldiak, Gizartea, Kultura
Etiketak: , , , ,

Gabiriako udal liburutegi zaharreko liburu, aldizkari eta ipuinak saltzeko ekimena aurreko igandean, maiatzak 1, gauzatu zen, atzo aipatu genuenez. Baina lehenengo aldia besterik ez zen hura. Azoka beste bi egunetan ere antolatuko duelako Udalak, eta Gaztelekuko gazteak egongo dira liburu zaharrak –eta berriagoak– saltzen.

Larunbat honetan, maiatzak 7, izango da hurrengo aukera. Goierriko Eskola Txikien festa dela aprobetxatuz, arratsalde partean jarriko dituzte liburuz betetako mahaiak. Hurrengo azoka maiatzaren 29an da, igandearekin, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioak jokatuko diren egunean, hain justu.

Liburutegi zaharreko liburuak saltzen, maiatzaren 1ean, igandea, Gazte Lokaleko haurrak. Arg.: Gabiriako Udala.

Liburutegi zaharreko edukiak salduta ateratako dirua Gazte Lokalerako jokoak eta materiala erosteko erabiliko du Udalak. Liburuak, aldizkariak eta ipuinak “prezio oso erakargarrian” egongo dira erosgai. Liburutegian “zaharkituta geratutako” gaiak aterako dituzte salmentara. Lehenengo aldia da Gabirian halako ekimena antolatu dena. Haurrek eta gaztetxoek antolatu dute, Udalarekin elkarlanean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s