Afari musikatua egingo dute ostiralean Osinalde elkartean

Posted: 2011/04/26 in Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Musika
Etiketak: , , ,

Artista Gaua edo afari musikatua antolatu dute hainbat gaztek ostiral honetarako, apirilak 29. Osinalde elkartean izango da afaria, 21:00etan hasita. Hilaren azkeneko ostiralean lagun talde batzuek egin ohi duten afaria gehiago zabaldu dute oraingoan.

Afal ondoren musika saioak izango dira, gisa guztietakoak. Bertsoak, abestiak, gitarra lagun hartutakoak, trikitiz… entzuteko modua emango dute. Protagonistak, denak herritarrak, asko izango dira; bakoitzak zaletasun duen edo landu ohi duen estiloa plazaratuko du.

Afaltzera joateko izena eman behar da aurrez. Horretarako, orriak jarri dituzte bost tokitan: Osinalde eta Erbie elkarteetan, eta Ostatu, Korta eta Aztiri erretegi-jatetxeetan. Bihar, asteazkena, da apuntatzeko azkeneko eguna, orduan erretiratuko dituztelako orriak.

Ekimenarekin bildutako dirua Goruntz dantza taldearen 40. urteurreneko ospakizunetarako bideratuko dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s