Osinalde bertso sariketa, XL neurrian

Posted: 2011/04/15 in Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , , , ,

Osinalde elkartea entzulez beteta, duela bi urteko sariketan. Arg.: Eneritz Gorrotxategi – Osinalde Elkartea.

Bihar, larunbata, jokatuko da XL. Osinalde Bertso Sariketa. Guztia prest dago beste urtebetez bertsolari gazteentzat hain gustukoa eta erakargarria den lehiaketa jokatzeko. Tokia, Osinalde elkartea, goraino beteko da; bai afaltzeko garaian, bai ondoren. Bertsolariak, sei gazte, Aztiri, Argi-Berri eta Axari sarietan lanak eginda, izendatuta daude. Ordua, 20:30ean mahaian eta 23:00ak aldera saioaren zain.

Bigarren urtez jarraian gabiriar bat eseriko da bertsolarien mahai ertzean, Endika Igartzabal. Harekin batera Odei Barroso urruñarra, Nekane Zinkunegi errezildarra, Adur Gorostidi larraiztarra, Ane Labaka lasartearra eta Arrate Illaro getxoztarra ariko dira kantuan.

Osinalde sariketak 40. ekitaldia izango du, beraz, bihar. Osinaldeko saria irabazten duena, ordea, 39. bertsolaria izango da. Nahiz eta sariketaren kronologian kontatzen duten, 1996an ez zen lehiaketarik izan. 25. urteurreneko saio berezia egin zen orduan, 1971n estreinakoa irabazi zuen Patxi Iraola zaldibiarra eta geroztiko beste irabazle gehientsuenak elkartuta.

Osinalde saria nortzuk eta zein urtetan irabazi duten jakiteko, SARTU ALBISTE BARRURA.

Hauxe da Osinalde sariketaren historia, irabazleei dagokienez. 1972an ez zen antolatu, eta esan bezala, 1996an mende laurdena ospatzeko aitzakian lehiarik gabe osatu zen saioa.

IRABAZLEEN ZERRENDA

  1. 1971, Patxi Iraola (Zaldibia).
  2. 1973, Luis Otamendi (Aia).
  3. 1974, Xabier Zeberio (Itsasondo).
  4. 1975, J. Izagirre Attola (Azkoitia).
  5. 1976, Mikel Mendizabal (Itsasondo).
  6. 1977, Jose Inazio Begiristain (Ataun).
  7. 1978, Elgetzu (Mallabi).
  8. 1979, Ziarda (Elgoibar).
  9. 1980, Millan Telleria (Albiztur).
  10. 1981, Xalbador Laka (Berriatua).
  11. 1982, Jon Sarasua (Aretxabaleta).
  12. 1983, Xabier Euzkitze (Azpeitia).
  13. 1984, Loidisaletxe (Errezil).
  14. 1985, Pablo Joxe Aristorena (Hernani).
  15. 1986, Joxe Mari Izeta (Usurbil).
  16. 1987, Xabier Narbarte (Lazkao).
  17. 1988, Joxe Ramon Elortza (Ormaiztegi).
  18. 1989, Joxe Munduate (Ataun).
  19. 1990, B. Azpillaga (Errezil).
  20. 1991, Igor Elortza (Durango).
  21. 1992, Maialen Lujanbio (Hernani).
  22. 1993, Aitor Sarriegi (Beasain).
  23. 1994, Pablo Suberbiola (Lasarte).
  24. 1995, Bixente Gorostidi (Amezketa).
  25. *1996, 25. urteurreneko saioa (lehiaketarik ez).
  26. 1997, Jexuxmari Irazu (Larraul).
  27. 1998, Nahikari Gabilondo (Zarautz).
  28. 1999, Arkaitz Goikoetxea (Oiartzun).
  29. 2000, Nerea Elustondo (Legazpi).
  30. 2001, Ainhoa Agirreazaldegi (Bergara).
  31. 2002, Iker Zubeldia (Zegama).
  32. 2003, Iñaki Apalategi (Beasain).
  33. 2004, Oihana Bartra (Bilbo).
  34. 2005, Aritz Aranburu (Zarautz).
  35. 2006, Iban Urdangarin (Ataun).
  36. 2007, Aitzol Barandiaran (Ataun).
  37. 2008, Uxue Alberdi (Elgoibar).
  38. 2009, Maddalen Artzallus (Hendaia).
  39. 2010, Mikel Artola (Alegia).
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s