Apirilaren 16tik maiatzaren 29ra, kulturaldia

Posted: 2011/04/14 in Ekitaldiak, Gizartea, Kultura
Etiketak: ,

Kulturaldiaren egitarauaren azala

Garai bateko herriko kultur asteak egutegian zabaltasun handiagoa hartu izan du azken urteetan, eta aurten ere halaxe izango da. Egitaraua egun gutxi batzuetan bildu beharrean, hilabete eta erdian zehar banatu du Udaleko Kultura Batzordeak. Egunotan ari dira programa banatzen.

Kulturaldia -ezin esan kultur astea denik- larunbat honetan hasiko da, Osinalde bertso sariketarekin. Hilabete eta erdian zehar hamabi egunetan egongo da ikuskariren bat. Horien artean, Aberri eguna (apirilak 24), Goierriko Eskola Txikien festa (maiatzak 7), jubilatuen eguna (maiatzak 8), edo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi saio (maiatzak 29) daude.

Egitaraua ikusteko, SARTU ALBISTE BARRURA.

Egitaraua

Hauxe da egitarau osoa:

  • Apirilak 16, larunbata. Osinalde bertso sariketa. 20:30ean afaria eta ondoren bertso saioa. Osinalde elkartean.
  • Apirilak 24, igandea. Aberri eguna. 12:00etan meza. Ondoren dantzariak, bertsolariak eta alkatearen hitzaldia.
  • Maiatzak 1, igandea. Zumarragako abesbatzaren kantaldia, 12:00etako mezan eta ondorengo kontzertuan. Andre Mari elizan.
  • Maiatzak 4, asteazkena. Txakolin dastatzea eta enologiari buruzko jardunaldia. 19:30ean, Erbie elkartean. Oharra: izena aurrez eman behar da, udaletxean.
  • Maiatzak 7, larunbata. Goierriko Eskola Txikien festa. 16:30ean ongietorria, plazan. Arratsaldean zehar: lehiaketak, Pantxika eta Txinparta ikuskizuna, umeentzat jolasak, jarduerak. Iluntzean, askaria eta festaren bukaera.
  • Maiatzak 8, igandea. Jubilatuen eguna. 12:00etan meza. Ondoren Goruntz dantza taldearen saioa. Gero bazaria, Osinalde elkartean. Bazkalondoan herriko bertsolariak eta musikariak.
  • Maiatzak 12, osteguna. Leire Muruak Dominikar Errepublikan izan dituen bizipenak kontatuko ditu. 19:00etan, kultur etxean.
  • Maiatzak 14, larunbata. Balentzategi eskolako haurren ikuskizuna: abestiak, bertsoak eta antzerkia. 17:00etan, eliza ondoko antzokian.
  • Maiatzak 18, asteazkena. Flysch haitzen hitza dokumentala. 19:00etan, kultur etxean.
  • Maiatzak 22, igandea. Txindata musika eskolako ikasleen kontzertua. 17:30ean, eliza ondoko antzokian.
  • Maiatzak 24, asteartea. Sukaldaritza jardunaldia. 17:00etan, Osinalde elkartean.
  • Maiatzak 29, igandea. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkatze faseko saioak, goiz eta arratsalde (11:30ean eta 17:30ean hasita).
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s