Ane Labaka eta Arrate Illaro sailkatu dira Axari sariketan

Posted: 2011/04/11 in Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura
Etiketak: , ,

Ostiral gauean jokatu zen Idiazabalen Osinalde bertso sariketarako hirugarren eta azken saio baliagarria, Axari saria. Ane Labaka lasartearrak eta Arrate Illaro getxoztarrak lortu dituzte jokoan zeuden bi txartelak. XVI. Axari saria Labakak jaso zuen, entzuleek botoz izendatutakoa. Ezkutuan jardun ziren epaileek puntuazioz aukeratu zituzten bi sailkatuak.

Idiazabalgo XVI. Axari Sariaren irabazlea eta Osinalderako bi sailkatuetako bat: Ane Labaka lasartearra. Arg.: Eneritz Gorrotxategi – Osinalde Elkartea

Elizalde elkartea entzulez bete-bete eginda zegoela kantatu zuten sei gaztek. Tartean zen Gorka Maiz gabiriarra, Osinaldeko aurrekanporaketetan bigarren partaidetza zuena. Iaz Argi-Berriko debutean finalera sartzeko ozta-ozta geratu zen, baina ostiralean ez zuen gaurik onena eduki. Xabi Igoa aramaioarrak, Saioa Alkaiza iruindarrak eta Asier Azpiroz zubietarrak (Gipuzkoa) osatu zuten mahaiko seikotea.

Sei bertsolariak Elizalde elkartean, ostiralean: Alkaiza, Illaro, Azpiroz, Maiz, Igoa eta Labaka. Arg.: Eneritz Gorrotxategi – Osinalde Elkartea

Dagoeneko zehaztuta dago, beraz, larunbatean, hilak 16, Osinalde soziedadean zein sei bertsolari ariko diren: Odei Barroso eta Nekane Zinkunegi (Aztiri-Baten), Adur Gorostidi eta Endika Igartzabal (Argi-Berrin), eta Ane Labaka eta Arrate Illaro (Axarin).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s