Goierriko Bola Txapelketa gaur bukatuko da, Gabirian

Posted: 2011/04/02 in Ekitaldiak, Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , , , , ,

Gaur, goiz eta arratsalde, jokatuko dute Goierriko 23. Bola Txapelketaren zazpigarren eta azken jardunaldia, Gabirian, Alkain-Buru frontoi atzeko bolatokian. Sailkapen nagusian txapela lortzeko aukerarekin bost bolari daude, eta lehia azkeneko unera arte izango dela espero da. Izena emateko ordutegia goizean 10:30etik 11:30era artekoa da, eta arratsaldean 16:30etik 17:30era.

Jokoa zortzi bolatara izango da. Berrogei bat bolari ari dira parte hartzen lehiaketan, eta gaur halatsu izango direla espero da. Bolatea eta aurtengo txapelketa bukatzeko afaria egino dute partaideek gaur gauean, Osinalde elkartean. Txandaka antolatzen dute zirkuituko herriek eskualdeko lehiaketaren bukaera. Legazpin, Idiazabalen, Mutiloan, Seguran, Zerainen, Olaberrian eta Gabirian jokatu dituzte aurten tiraldiak.

Sailkapena, azken tiraldiaren faltan

  1. Martzelino Agirre (Segura) 279
  2. Xepeiño Agirre (Segura) 278
  3. Antonio Agirre (Segura) 277
  4. Pedro Lazkano (Donostia) 272
  5. Itoitz Alustiza (Zerain) 272
  6. J. Angel Belauntzaran (Hernani) 264
  7. Iñaki Maiz (Gabiria) 264
  8. Antonio Alustiza (Zerain) 262
  9. Gorka Maiz (Gabiria) 261
  10. Markos Madina (Legazpi) 261
  11. Felix Maiz (Gabiria) 254
  12. Martin Retegi (Zegama) 252
  13. Nikolas Igartzabal (Gabiria) 251
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s