Gabiriako eskola-umeen gurasoek Eskola Txikien jardunaldian parte hartuko dute larunbatean

Posted: 2011/03/31 in Ekitaldiak, Gizartea, Hezkuntza, Hitzaldiak
Etiketak: , , , , ,

Larunbatean, etzi, goiz osoko jardunaldia egingo dute Larraulen (Gipuzkoa), Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeak antolatuta. Gipuzkoa osoko Eskola Txikietako gurasoentzat prestatutako egitaraua da, eta tartean Gabiriako Balentzategiko haurren aita-amak ere izango dira.

Larunbatean 09:30ean hasiko da goiz beteko egitaraua, harrera eginda. Ordubeteko bi tailer egingo dituzte lehenengo, parte-hartzaileak bi multzotan erbibanatuta. Mare Goikoetxeak (Gabiriako eskolan sei urte darama ingelesa irakasten) eta Juan Carlos Alonsok tailer bana gidatuko dute, gai hauekin hurrenez hurren:  Ingelesa eskola txikietan eta adin desberdinetako haurrak gela berean egoteak dakartzan onurak; eta errespetu faltaren atzean zer dagoen.

Azken partean Elena Laizek hitzaldia egingo du, Eskola Txikietako ardatz metodologikoak esplikatzeko. Larraulgo eskolan izango da topaketa, eta haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s