Gerrako borroken berri, ‘Legazpi 1936’ liburuan

Posted: 2011/03/16 in Gizartea, Historia
Etiketak: ,

Aurtengo uztailaren 18an 75 urte beteko dira gerra piztu zela. Urteurren horren anparora ikerlan ugari ari dira argitaratzen herri askotan. Azkena, atzo iluntzean Legazpin aurkeztu zuten Legazpi 1936 liburua, Iñaki Iurrebaso soziologo legazpiarrak egina. Gabiria eta Legazpi auzo-herri izanda, ezinbestean aipamen ugari azaltzen dira gerrako borrokek Gabirian izan zuten bilakaeraz ere.

Orain arte argitaratu gabeko argazkiak ere baditu. Hona bat, gudariak eta milizianoak Ormakio inguruan:

Gabiriako, Legazpiko, Mutiloako eta Oñatiko gudari eta miliziano taldea, Ormakio inguruan (Legazpi). Arg.: Legazpi 1936 liburutik

Alex Areizaga kazetari urretxuar gabiriartuak atzo argitaratu zuen Goierriko Hitza-n aurkezpenari eta liburuari buruzko erreportaje interesgarria, 1936ko tiro hotsen oihartzuna izenburupean. Han dioenez, Legazpi 1936ko irailaren 19an (gerra hasi zenetik bi hilabetera) hartu zuten altxatutako tropek, Francoren aldekoek. Bi hilabeteko geldialdia orduan puskatu zen, eta eraso bateratua eginez Gipuzkoa osoa hartu zuten jarraian Nafarroatik sartutako erreketeen konpainiek.

Legazpira bi tokitatik erasoa jota sartu ziren. Zutabe Gabiria, Aztiria eta Arraseta aldetik sartu zen irailaren 19an, eta beste zutabe bat Seguratik Aztiriara, eta han bitan bereizita batzuk Brinkola-Telleriartera eta besteak Ormakiora. Irailaren 18an eta 19 goizaldean tiroketa eta borroka gogorrak izan ziren Gabiria-Legazpi arteko fronte-lerroan. 19an 10:00etarako hartua zuten altxatuek Legazpiko herri gunea.

Borroka hartako lehenbiziko hildakoa Atagoiti baserriaren inguruan izan zela jaso du Iurrebasok.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s