Hainbat gabiriar dabiltzan Ezkio-Itsasoko abesbatzak ireki du Igartubeitin ziriko sagardoa

Posted: 2011/03/14 in Gastronomia, Gizartea, Kultura, Musika
Etiketak: , , , , , , ,

Larunbatean, Martxoan Bertsoko bertso jaialdiaren ondoren, Igartubeiti baserrian udazkenean egin zuten sagardoa ziritik ireki zuten. Ezkio-Itsasoko Abesbatzak izan zuen ohore hori, gaur egun koruaren zuzendari den eta Gabirian bizi den Xabier Barriola zuzendaria buru zela. Barriolak zuzentzen dituen edo parte hartzen duen hamabi abesbatzetako bat da Ezkiokoa. Koruan gabiriar gehiago ere badabiltza kantuan, Santa Lutzi aldekoak. Gabirian bertan ez dago gaur egun abesbatzarik.

Abesbatzak hiru abesti kantatu zituen, barrikoteari hasiera emateko. Bertaratu ziren guztien artean bi bertso ere kantatu zituzten abesbatzaren ohoretan. Informazio hori, zabalago, zubertsotan.net webgunean. Argazki hau ere handik hartutakoa da, Ezkio-Itsasoko koruarena:

Ezkio-Itsasoko abesbatza, Xabier Barriola zuzendariarekin –eserita, aurrean, ezkerretik hirugarrena– eta hainbat kide gabiriarrekin, larunbatean Igartubeitin. Arg.: zubertsotan.net

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s