Langabeziak gora egin du otsailean Gabirian

Posted: 2011/03/11 in Ekonomia, Gizartea
Etiketak: , , , , ,

Urteko bigarren hilabetea langabezian 14 herritar daudela bukatu zen. Urtarrilean baino pertsona bat gehiago zegoen lanik gabe, %7,7ko igoera. Datu absolutuetan ere krisialdiko gehiena da zenbaki hori. Iazko martxoan egon ziren 14 lagun lanik gabe, baina 2010. urte osoan ez zen hainbesteraino berriz igo. Aurtengo urtea iazko paretsu hasi bazen ere (urtarrilean 13 langabetu), otsailekoak gorantz egin eta sabaia jo du berriz.

Gabirian langabezian daudenetatik 5 gizonezkoak dira, 9 emakumezkoren parean. Adin tarte okerrena 45 urtetik gorakoena da, bederatzi langabetu baitaude (bi gizonezko eta 7 emakumezko). 25-44 urte artekoen sailean bost daude lanik gabe (3 gizonezko eta 2 emakumezko).

Sektoreka, zerbitzuetan 8 langabetu daude, industrian 4 eta eraikuntzan 2.

Bestetik, otsailean zehar 6 lan kontratu egin dituzte gabiriarrek, bost aldi baterako iraupenekoak (4 gizonezkoenak, bat emakumezkoena), eta beste batek (emakumezkoa) behin betiko bihurtu du zeukan kontratua. Sinatu diren kontratuetatik lau zerbitzuen alorrekoak dira, eta bi eraikuntzakoak.

Hona hemen Gabiriako langabeziaren bilakaera 2010eko urtarriletik 2011ko otsailera, datu absolutuetan:

2010

  • Urtarrila: 13
  • Otsaila: 12
  • Martxoa: 14
  • Apirila: 11
  • Maiatza: 10
  • Ekaina: 9
  • Uztaila: 9
  • Abuztua: 10
  • Iraila: 7
  • Urria: 10
  • Azaroa: 12
  • Abendua: 11

2011

  • Urtarrila: 13
  • Otsaila: 14
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s