Gabiri2 bertsolari taldeak bihar kantatuko du Igartubeitin

Posted: 2011/03/11 in Bertsolaritza, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , ,

Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketa herrikoiak erdibidea gaindituko du asteburu honetan, 3. eta 4. kanporaketa-saioak gaur-biharretan jokatuko direlako. Hala bosgarrena eta azkena besterik ez da faltako, hurrengo asteburuan, finalaren aurretik.

Gabiriako Potto eta Bere Koadrilak aurreko ostiralean parte hartu zuen Urretxun -eta lehenbiziko geratu zen-, eta bihar sartuko da lehiaketan herriko bigarren taldea ere: Gabiri 2. Jokin Muruak, Oier Oiarbidek eta Gorka Maizek osatzen dute. Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan izango da saioa, bihar larunbata 19:00etan hasita. Ondoren barrikotea ere egingo dute han bertan, aurtengo sagardoa dastatzeko.

Iaz Igartubeitin kantatu zuten asko -argazkian- ariko dira bihar ere. Gabiri2 taldean Asier Iriondo legazpiarraren ordez Gorka Maiz ariko da. Arg.: zubertsotan.net

Gabiri2 taldearekin batera Ezkio-Itsasoko Oilarrak taldea (Asier Sasieta, Gorka Sasieta eta Xabier Elgarresta) eta Zoropo Maite Zaitugu (Asier Auzmendi, Maialen Akizu eta Edurne Plazaola) ariko dira kantuan Igartubeitin. Gabiriar jatorriko beste bertsolari bat entzuteko aukera ere izango da, horrenbestez; Maialen Akizu.

Gaur, berriz, beste gabiriar jatorriko batek abestuko du. Hirugarren kanporaketa Urretxuko Aldiri tabernan da gaur, ostirala, 23:00etan. Iaz txapeldun atera ziren Aitor Lizarazuk, Manex Mantxolak eta Gorka Santestebanek parte hartuko dute.

Informazio gehiago Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolaren webgunean dago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s