Korrikaren alde mus lehiaketa jokatuko da ostiralean Ostatuan

Posted: 2011/03/09 in Ekitaldiak, Gizartea, Lehiaketak
Etiketak: , , ,

Korrika 17 hasteko hilabete baino gutxiago falta denean, Korrika Kulturalari dagozkion askotariko ekitaldiak herriz herri azaleratzen ari dira. Gabirian ere izango da jarduera bat Korrikari laguntzeko. Mus txapelketa antolatu dute ostiral honetarako, martxoak 11. Ostatuan izango da. 21:00etatik aurrera hasiko dira jokoan, eta izena 20:30erako eman beharko da.

Gabiriarekin batera Goierriko herri gehiagotan ere izango dira gisa bereko lehiaketak: Ezkio-Itsason, Ormaiztegin, Idiazabalen,  Ataunen, Seguran, Mutiloan edota Ordizian. Lehen saioa Gabiriakoa izango da. Herri bakoitzean irabazle suertatzen den bikotea Korrikaren Aldeko Gipuzkoako I. Mus Txapelketaren finalerako sailkatuko da. Finala Donostian jokatuko da apirilaren 9an. Gipuzkoako txapeldun irteten den bikoteak txapelak eta afaria izango ditu saritzat, txapeldunordeak afaria.

Jokatzeko bikote bakoitzak 12 euro ordaindu behar du.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s