Gabiriako plazan argindar kontsumoa gutxitzeko bonbillak probatzen ari dira

Posted: 2011/03/09 in Azpiegiturak, Ekonomia, Hirigintza
Etiketak: , , , , , , , ,

Iazko urtearen azken hilabeteetan jarri zituzten Gabiriako plazan, eta orain kontsumo neurketak jasotzen ari dira. Sei farolatan ohiko bonbilla gorrizten ordez kontsumo baxuko lanparak jarri ditu Luix enpresak. Led teknologiako argiak dira, berez bonbilla arruntek baino argindar gutxiago erretzen dutenak eta argi gehiago egiten dutenak.

Energia aurrezteko sistema duen farola bat, Gabiriako plazan. Led motako lanpara eta hurreratze-sentsoreak ditu. Arg.: Aimar Maiz

Ostatu aurretik eliza atarirako bidean eta iturriaren inguruko faroletan daude lanpara berezi horiek. Argikuntza motaz gain, energia kontsumoa gehiago gutxitzeko hurreratze-sentsoreak ditu farolak bakoitzak. Hala, kale-argiaren inguruan inor ez baldin badabil argiaren intentsitatea %30era jaisten da; eta norbait gerturatzen denean indar gehiagoz argitzen du. Gauetan argikuntza alferrik gorenean ez edukitzea ahalbidetzen du sistema horrek.

Ainhoa Aizpuru alkatearen arabera sistema horrekin energia aurrezpenea “%80koa” lortzen da. Goierri Telebistak erreportajea egin zuen duela egun batzuk gai honekin.

Udaletxeko arkupeetan azaroan jarri zuten kontagailua. Farola arruntaren eguneko kontsumoa 129 kW/h-ko da, eta sistema berridunarena 32 kW/h-koa, datu horien arabera. Arg.: Aimar Maiz

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s