Amelia Jauregi emakume peruarrekin solasean, Emakumearen Egunaren bezperan

Posted: 2011/03/09 in Ekitaldiak, Gizartea, Hitzaldiak, Nekazaritza
Etiketak: , , , , ,

Emakume Baserritarren Elkarteko (Ebel) lehendakari izana den Amelia Jauregi gabiriarrak emakumearen inguruko jardunaldi batean parte hartu zuen herenegun Zaldibian, Goizane eraikinean. Ebel elkarteak antolatuta, Euskal Herriko eta Peruko emakumeen arteko topaketa egin zuten bideokonferentzia bidez.

Amelia Jauregi gabiriarra, astelehenean Zaldibiako Goizanen hitzaldia egiten, pantailan Los Olivos-Limako (Peru) emakumeak dituela. Arg.: Goierriko Hitza

Hizlarietako bat Amelia Jauregi izan zen. Ebel-en sorrera gogoratu zuen, 1991. urtean EHNE sindikatuaren barruan urratsa nola egin zuten esanez. Emakumeak elkartzeko eta zituzten gabezien aldarrikapena egiteko helburua izan du hogei urteotan Ebel-ek. Gaur egun nekazaritzako gizarte segurantza, baserrietan bizi diren eta emakumeen ardurapean dauden adinekoen nahiz mendekoen zaintza, edo Eusko Jaurlaritzaren agendan dagoen emakume baserritarrarentzako estatutua lantzea eta indarrean jartzea dira egiteko nagusiak.

Goierritarrek eta peruarrek hainbat gai jorratu zituzten. Mesa de Trabajo de la Mujer Olivense elkargoarekin trukatu zituzten esperientziak eta harremanak. Liman emakumearen alde eta berdintasuna lortzeko diharduten hainbat elkarte batasun horretan bilduta daude. Ebel-ek Euskal Herrian halako lan mahaia sortu du, eta herenegun Zaldibiakoa izan zen aurreneko juntadizoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s