Potto eta bere koadrila onenak Martxoan Bertsoko saioan

Posted: 2011/03/08 in Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Lehiaketak
Etiketak: , ,

Joan zen ostiral gauean Urretxuko Motz tabernan izan zen Martxoan Bertsoa bertsolari lehiaketa herrikoiko bigarren saioa. Gabiriako talde bat zen lehiakide hiruren artean, eta huraxe izan zen onena epaileen puntuaketaren arabera. Aratz Igartzabal Potto, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena neskazaharrez mozorrotuta irten ziren oholtzara, inauteri giroa eta txapelketa horrek duen umore ezaugarria bilduta.

Gabiriako hiru 'neskazaharrak': Endika Igartzabal, Aratz Igartzabal eta Mikel Asurabarrena, ostiral gauean Motz tabernan kantuan, Urretxun. Arg.: zubertsotan.com

Trikitilariak taldea andaluziarrez jantzita (Aitor Zabaleta, Iñaki Larrañaga, Eugenio Gisasola Lutxurdio) eta Beteranoak behiz eta harakinez (Juanjo Aranburu, Joseba Segurola, Gorka Azkarate) zituzten gabiriarrek kantukide. Umoretsua izan zen oso saioa Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolaren arabera.

Saioaren bukaeran, honako puntu kopurua eman zuen epaimahaikoak:

  1. Potto eta bere koadrila: 172,7 puntu.
  2. Trikitilariak: 170,68 puntu.
  3. Beteranoak: 166,75 puntu.

Hiru taldeetako hiruna bertsolari. Arg.: zubertsotan.com

Martxoan Bertsoko bertsolari lehiaketak bost kanporaketa-saio ditu guztira, eta sailkapeneko lehen hiru taldeak sartuko dira finalera. Bi saio jokatu eta gero, honelaxe dago sailkapena:

  1. 1Potato (Otamendi, Rikardo, Serapio): 174 puntu.
  2. ETAMOK (Asier Iriondo, Julenagi, Iñurri): 173 puntu.
  3. Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172,7 puntu.
  4. Trikitilariak (Lutxurdio, Iñaki, Aitor Zabaleta): 170,68 puntu.
  5. Beteranoak (Ajo, Segurola, Azkarate): 166,75 puntu.
  6. OK (Eneko Iriondo, Azpe, Sotil): 163,5 puntu.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s