‘Lehengo Aztiri’ liburua eskura daiteke

Posted: 2011/03/08 in Aurkezpena, Ekitaldiak, Euskara, Historia, Kultura
Etiketak: , , ,

Herenegun Aztiriko Aztiri-Bat elkartean aurkeztu ondotik, dagoeneko eros daiteke Lehengo Aztiri liburu mardula eta interesgarria. Burdinola elkarteak argitaratu du Aztiria auzoaren historia, etxeen berri, kontu jakingarriak eta etnografia bilduma oparoa den liburua. Jose Luis Ugarte legazpiarrak eta Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak egin dituzte testuak, Iakobe Katarain ormaiztegiarrak koordinatu du argazkigintza. Laguntzaile gehiagoren partaidetza ere izan da, tartean Joseba Aldanondo itsasoarrarena.

'Lehengo Aztiri' liburuaren egileak, igandean, Aztiri-Bat elkartearen ertzean: Iakobe Katarain, Jose Luis Ugarte, Aitor Azpiazu eta Joseba Aldanondo. Arg.: Aimar Maiz

Igandeko aurkezpen ekitaldia 12:30ean hasi zen soziedadean. 60 bat pertsona joan ziren, eta elkartea bete egin zuten. Irrikaz zegoen jendea liburua eskuratzeko, bai baitzekiten bi ikertzaileak lan hori prestatzen ari zirela aspaldidanik. Etxerik etxe ibili dira, bateko eta besteko kontuak jakiten. Artxiboetan ere bilketa izugarria egin dute. Aurkezpen hitzaldien ondoren harrapazka erosi zituzten aztiriarrek liburuak.

Jose Luis Ugarte egilea –bizkarrez– hainbat aztiriarrekin, igandean.

Aztiria da gaur egun Gabiriako kulturgintzan arlo horretako (liburugintzako edo argitalpenetako) erreferentea. Azkeneko hamarkadan hiru liburu aurkezpen egin dira herrian, guztiak Aztiri-Bat elkartean: Julian Alustiza frantziskotarraren Bizinahiaren arnasa (2004) eta hura hil ondoren Euskararen berri onak… eta txarrak (2008), eta igandean Lehengo Aztiri. Herria bera eta bere eremua aztergai, aipagai edo objektu duten liburu gehientsuenak, argitaratuak behintzat, Aztiriari buruzkoak dira. Martin Ugarte Saletxe legazpiarrak On egiñaren obaria eleberria aztiriarrengan inspiratuta egin zuen.

Liburua Legazpiko liburu-dendetan eros daiteke, 20 euroan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s