Rallysprintean inoizko parte-hartzaile kopuru handiena izango da etzi

Posted: 2011/02/24 in Ekitaldiak, Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , , ,

Guztia prest dago, antolaketari dagokionez, etzi larunbata Gabiriako XIII. Ralysprinta jokatzeko. Izen-emate epea itxita, data, baldintza eta trafiko neurriak zehaztuta, eta aurkezpen prentsaurrekoa ere eginda. Herenegun, asteartea, Korta jatetxean eman zituzten antolatzaileek rallysprintaren xehetasunak. Datu aipagarri bat hasteko: inoizko parte-hartzaile kopuru handiena izango da aurten, 75 talde baitaude izena emanda. Gabiriarrak horietatik hiru.

Dortsalak

Aldaketa gutxi dago lehendik aipatutakoez aparte. Eguna larunbata izango dela bigarren aldiz, eta lasterketaren norantza alderantzizkoa jarri dutela: Motxorro-Gabiria. Ikuskizunarentzat pizgarri izateko asmoan, eta garai batean egiten zen jaitsiera jende askok gogoratzen zuelako erabaki dute norantza aldatzea.

Angel Gurrutxaga (Euskadiko Automobilismo Federazioaren lehendakaria), Maikel del Cid (lasterketaren zuzendaria), Lontxo Ormazabal (sustatzailea) eta Joxe Antonio Araneta (Lagun Artea eskudeariaren lehendakaria), asteartean Korta jatetxean.

Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehen proba izango da. Araudi aldetik, baina, aldaketa garrantzitsu bat dute aurten pilotuek: lasterketetako autoei ere IAT ibilgailuen azterketa teknikoa pasarazi die Espainiako Gobernuak urtarrilean onartutako dekretu batek. Federazioen bidez paperak egin, federazio zentralera bidali, eta handik jasotako inprimakiarekin joan behar dute azterketa egitera. Kotxe bakoitzeko 400 bat euroko kostua dela jakinarazi dute adituek.

Kortako herenegungo prentsaurrekoan honako kideek parte hartu zuten: Maikel del Cid (lasterketaren zuzendaria), Angel Gurrutxaga (Euskadiko Automobilismo Federazioaren lehendakaria), Joxe Antonio Araneta (Lagun Artea eskuderiaren lehendakaria) eta Lontxo Ormazabal (Kortakoa, sustatzailea).

Partaidetzaren kopurua eta maila goren mailakoa dela goraipatu zuen Del Cidek. 4×4 trakziodun 11 ibilgailu izango dira, horien artean bi WRC World Rallye Car (Ander Vilariñoren Subarua eta Joseba Zapirainen Peugeot 206a).

Lehenbiziko aldiz gasdun kotxe bat irtengo da lasterketa ofizial batean. Ibon Arregi beasaindarrak eta Borja Gereñu segurar kopilotoak erabiliko dute Saxo VTSa. Baina ohi bezala gasolina erre beharrean, gasa erabiltzen du erregaitzat. Federazioaren presidente Gurrutxagak aurreratu du “energia alternatiboen apustua” egin nahi dutela lasterketetan ere. “Berez kutsatzen dugu, baina saiatu behar dugu ahalik eta gutxien kutsatzen, mugimendu berdearen gurdira igo beharra daukagu guk ere”.

Hala, aurtengo kopa berezi bat sortu nahi zuten energia alternatiboekin dabiltzan kotxeentzat. Baina babesleekin itxi beharreko akordiorik ezean, aurten “entsegua” egingo dute, eta 2012ko denboraldirako sortu nahi dute auto mota horientzako sari berezia. Gasoliodun kotxeak, dieselak, lehendik ere badabiltza.

Denbora errekorra ere finkatuta dago Legazpi-Gabiria norantzan. 2003an ezarri zuen Santi Artetxek, Seat Cordoba WRCarekin. 4:38 da zatiko marka. Hori hobetzen duenarentzat sari berezia dagoela gogoratu du Del Cidek. 2005etik iaz arte egin den norantzako denbora-errekorra Gorka Apalantzak dauka (4:08.900); 2008an egin zuen bigarren tramoan denbora onena Subaru WRCarekin; gero ez zuen lasterketa amaitzerik izan.

Norantza aldaketari buruz gidariek eurek zer nahiago duten galdetuta, “denetariko iritziak” daudela esan dute antolatzaileek, baina aldaketa ez dute orokorrean begi txarrez ikusi. “Aurreko larunbatean 52 pilotu ibili ziren oharrak hartzen eta zirkuitua ezagutzen; gehienei gustatu zaie”, jakinarazi du Aranetak.

Lontxo Ormazabalek, bere partetik, kartela osatzerakoan babesleen eta laguntzaileen “falta” izan dela ohartarazi du. Diru sarreren hutsunea estaltzeko Korta jatetxeak eta hainbat ardo upategik elkarlanean egin dute ekarpena. “Hala ere, ea urte askoan jarraitzen duen rallysprintak”, adierazi du sukaldariak.

Publikoarentzat oharrak ere eman zituzten. Lasterketa 15:00etan hasiko da larunbatean, baina zirkuiturako sarbidea 10:00etarako itxiko dute. Kamiñokutzako bidegurutzetik Gabiriako herrigunera bitarteko errepidea norantza bakarrean jarriko dute trafikoarentzat, gora igotzeko soilik. Eta zati horretan bidearen alde bakarrean aparkatu ahalko dituzte ikusleek kotxeak.

Hiru sarbide izango dira, ohi bezala: Zuzula aldekoa, Madariaga aldekoa eta Motxorrokoa. Behin lasterketa bukatzen denean zirkuitu barruan dauden kotxeek Legazpi aldera irten beharko dute nahitaez, debekatuta egongo baita Zuzula aldera joatea, auto gurutzatzeak eta pilaketak eragozteko.

Ikusleei garbitasuna zaintzeko ere oharra iritsarazi die. Hondakinak eta zaborrak mendian ez uzteko erregutu dute. Segurtasun komisarioei kasu egiteko ere bai.

Lasterketa denbora errealean jarraitzeko modua egongo da Internetez, sakelako telefono edo PDA motako tresnekin. Partaideek egiten duten denbora une berean azalduko da Interneten (lagunartea.com eta fotomotor.es webguneetan). Bestetik, Euskadi Irratiak zuzenean egingo du rallysprintaren kontakizuna (FM 90.4), irteerako eta helmugako berriak, edota elkarrizketak eginda.

Kiroljokoa apustu-etxeak ere sartu du bere eskaintzan Gabiriako Rallysprinta. Ander Vilariñoren alde euroko 1,60 euroan dago apustua, Lujua 2.65ean, Zapirain 3an, Labaka 9an, Urkiola 12an, Angela Vilariño 25ean… Gogoratu dute Jon Izagirre urretxuarrak duela bi urte irabazi zuenean 30 euro bati zela apustua. Izagirrek gidatu zuen kotxearen nagusi eta kopiloto eraman zuen Ricardo Triciok egin zuen eurenburuen aldeko apustua; “diru piloa eraman zuten”, azaldu du Del Cidek.

GABIRIAKO RALLYSPRINTEN HISTORIALA – Podiumak

  • I. Rallysprinta (1999-2-28)
  1. Ruben Garcia – Angel Perez (Ford Escort Cosworth). 19:21.00
  2. Santi Artetxe-Txema Maiztegi (Mitsubishi Lancer Evo V). 19:41.00
  3. J.L. Sarasola – A. Gonzalez (Sierra Cosworth). 19:44.00
  • II. Rallysprinta (2000-2-27)
  1. Ion Agirre – Asier Lasa (Citroen ZX). 18:58.30
  2. Axier Martin – Kike Perez (Renault R-11 Turbo). 19:10.90
  3. Ruben Garcia – Angel Perez (Mitsubishi Evo V). 19:16.20
  • III. Rallysprinta (2001-3-4)
  1. Ion Agirre – Axier Lasa (Mitsubishi Evo VI). 18:00.00
  2. Gorka Apalantza – Xabier Saizar (Mitsubishi Evo V). 19:37.60
  3. Xabier Lasa – Xabier Zabaleta (Renault Megane Coupe). 19:38.30
  • IV. Rallysprinta (2002-3-3)
  1. Santi Artetxe – Manu Villaverde (Seat Cordoba WRC). 18:28.70
  2. Joseba Gayoso – Asier Gayoso (Mitsubishi Evo VI). 18:51.40
  3. Ion Izagirre – Igor Izagirre (Citroen Saxo VTS). 18:59.50
  • V. Rallysprinta (2003-2-23)
  1. Santi Artetxe – Unai Etxeberria (Seat Cordoba WRC). 18:34.20
  2. Joseba Zapirain – Esther Fervenza (Seat Ibiza Kit Car). 18:34.60
  3. Xabier Alustiza – Jon Alustiza (Seat Ibiza Junior). 18:51.10
  • VI. Rallysprinta (2004-3-7) (elurragatik atzeratua, berez otsailaren 29an egitekoa zen)
  1. Ramon Apalantza – Nekane Urkiola (Mitsubishi Evo VI). 19:40.40
  2. Luciano Arrabal – Igor Izagirre (Mitsubishi Evo V). 19:46.00
  3. Xabier Alustiza – Luis M. Azkune (Seat Ibiza Junior). 19:59.40
  • VII. Rallysprinta (2005-3-12) (elurragatik atzeratua, berez martxoaren 6an zen egitekoa. Hiru tramoko lasterketaren lehenbiziko aldia)
  1. Santi Artetxe – Sandra Fernandez (Peugeot 206 WRC). 13:21.50
  2. Joseba Zapirain – Jose M. Perez Sevilla (Seat Ibiza Kit Car). 13:35.20
  3. Joxe Labaka – Samuel Benitez (Ford Escort Cosworth). 13:28.20
  • VIII. Rallysprinta (2006-3-12)
  1. Santi Artetxe – Sandra Fernandez (Peugeot 307 WRC). 14:01.20
  2. Ramon Apalantza – Nekane Urkiola (Mitsubishi Evo VI). 14:05.10
  3. Oscar Marañon – Andoni Etxebarria (Mitsubishi Evo VI). 14:54.60
  • IX. Rallysprinta (2007-3-11)
  1. Santi Artetxe – Sandra Fernandez (Peugeot 307 WRC). 13:09.00
  2. Luciano Arrabal – Gorka Urtaza (Seat Ibiza Kit Car). 13:28.30
  3. Aitor Barrueta – Jon Zuazua (Renault Clio Sport). 13:32.70
  • X. Rallysprinta (2008-3-2)
  1. Santi Artetxe – Sandra Fernandez (Peugeot 307 WRC). 13:01.75
  2. Ramon Apalantza – Nekane Urkiola (Mitsubishi WRC). 13:04.60
  3. Xabier Lujua – Txiki Burgos (Skoda Octavia WRC). 13:05.10
  • XI. Rallysprinta (2009-2-15)
  1. Ion Izagirre – Ricardo Tricio (Mitsubishi Lancer Evo V). 13:09.00
  2. Ramon Apalantza – Juan Luis Sarasola (Mitsubishi WRC). 13:15.80
  3. Joseba Zapirain – Borja Aguado (Peugeot 206 WRC). 13:15.801
  • XII. Rallysprinta (2010-2-21)
  1. Ander Vilariño – Angela Vilariño (Subaru Impreza WRC). 13:13.70
  2. Joseba Zapirain – Estibaliz Armendariz (Peugeot 206 WRC). 13:47.40
  3. Joxe Labaka – Aitor Otaegi (Mitsubishi Lancer Evo V). 13:57.00
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s