Arriaran eta Barrendiola urtegiak lotzen dituen hodia lurperatu egingo du uraren agentziak, Alegian

Posted: 2011/02/22 in Azpiegiturak
Etiketak: , ,

Uraren Euskal Agentziak lurpean sartuko du Arriarango urtegia (Beasain) eta Barrendiolakoa (Legazpi) elkarrekin lotzen dituen poliuretanozko hodia. Gabiriako udalerrian ere egingo dituzte obrak, Alegia aldetik zeharkatzen baitu herria trazatuak. Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta Zumarragan egingo dituzte lurperatze lanak.

Poliuretanozko hodia (PE100 DN200 motakoa) 2007ko urtarrilean jarri behar izan zuten, emergentziaz, edateko uraren Goierri garaiko eta beheko bi urtegi nagusiak elkarrekin komunikatzeko. Luizi baten ondorioz lehengo ur hodi zaharra puskatu zen, eta hainbat herri urik gabe geratu ziren, harik eta plastikozko ordezkoa berehala jarri zuten arte.

Orain lurperatu egingo dute ur-bide hori. Santa Lutzi-Anduaga errekaren bi aldeetan ebakiko dute lurra, non den arabera. Erreka gurutzatzeko ibilgua azpitik zulatuta igaroko da hodia, PVC materialezko beste hodi zabalago baten barrutik pasatu eta tartea hormigoiz beteta. Beste bi lekutan zubi gainetik igaroko da, oraindik erabaki gabe dagoen moduan.

Obrak egiteko baimen eskaera GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen atzo (astelehena, otsailak 21), eta ordutik 20 egun daude alegazioak aurkezteko. Gabiriako (eta beste udalerrietako) udaletxearen iragarki-oholean ere badago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s